[Librezale] Ubunturako itzulpen batzuekin laguntza bila
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Mar 1, 20:35:58, CET 2012
Arratsalde on,
Ubunturen bertsio berrirako itzulpen lanetan gabiltza dagoeneko, eta
Unityk dakartzan kontzeptu berri batzuentzako zalantzak dauzkagu Oier
eta biok. Ubunturen posta-zerrenda hilda dagoenez, hona idazten dut ea
norbaitek lagun gaitzaken.
Ez dakit gogoratzen duzuen Dash delakoaren itzulpen bila ere idatzi
genuela, eta azkenean "abio-leiho" aukeratu zen.
Oraingoan ingelesezko Lens nola itzuli ez dakigula gabiltza, Dash edo
abio-leiho horretako "fitxa" bakoitza, nolabait esatearren: hasierako
orria edo "etxea", aplikazioak, fitxategiak, musika eta bideoak.
Hasieran nik "leiar" jarri nuen, baina ez da batere ulertzen, eta
"lente" gisa itzulita ere ez da batere ulergarria zer esan nahi duen.
Katalanezko itzulpenei begiratuz Visor gisa itzultzen dutela ikusi dugu,
eta horregatik Oierrek agian "Ikustaile" izan daitekeela uste du. Zer
deritzozue?
(Bide batez, gazteleraz "Dash" "tablero" gisa daukate, agian norbaiti
hortik abiatuta bururatuko zaio "abio-leiho" baino zerbait hobea)
Beste hitz batzuk ere ageri dira honi lotuta: Home eta Dash home, baina
uste dugu hauek "Hasiera" edo "Hasiera-orria" moduan jarri daitezkeela.
Bueno, zerbait bururatzen bazaizue ongi etorria izango da!
Eskerrik asko,
Ibai Oihanguren.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago