[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Uzt 24, 07:57:22, CEST 2012


2012/07/23 17:32(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
>>   aupa !
>>
>>   Ni ez nator bat azalpen horrekin. Nire ustez "irisgarritasuna" ondo
>> erabilitako terminoa da.
>>
>>   Adibide bat jartzearren: web orrialde batean argitaratutako bideo
>> batean azpitituluak jartzen ditugunean, ez ditugu jartzen
>> "erabilerraztasuna" areagotzeko. Azpititulu horiek gorrentzat
>> zuzenduta daude. Gorra ez den pertsona batek ez ditu behar. Aldiz,
>> gorra den pertsonentzat bideoaren audioak transmititzen duen
>> informazioa "irisgarria" bihurtzen da azpitituluen bidez. Horretan
>> datza irisgarritasuna.
>>
>> http://www.w3.org/WAI/intro/accessibility.php/
>> What is Web Accessibility
>> Web accessibility means that people with disabilities can use the Web.
>>
> Aupa Ibon,
>
> ez dakit irisgarritasuna baztertu beharko litzakeen edo ez, baina dena den
> ondo ulertu badut azkenean:
> usability => erabilerraztasun
> accessibility => erabilgarritasun.
>
> Beraz, kasu honetan Accessibiliy izan daiteke Erabilgarritasuna, gor bati
> webeko elementu guztiak erabiltzea ahalbidetzen diolako. Ezta?

Nire uste apalean "irisgarritasuna" egokitzapen urbanistikoetatik 
datorren arren erabileraren poderioz badauka nolabait zentsu hau: 
"ezintasunei aurre egiteko  erabilera ahalbidetzen edo errazten duena."

hortaz ezintasunik tarteko ez dagoenean erabilgarritasun egokiago egiten 
zait, baina ez nuke erabat baztertuko irisgarritasun ere. Gnomen beti 
bistara dugun ikonoa erabilgarritasun da.....

Egokitasunak eta zuzentasunak ez gaitzala hizkuntza ixtera eraman ;-)






>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> .
>


-- 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120724/8af7cf85/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ander.jpg
Type: image/jpeg
Size: 16540 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120724/8af7cf85/attachment-0001.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago