[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
As, Uzt 24, 11:25:46, CEST 2012
2012/7/23 <ibai a bildua oihanguren.com>:
>
> Aupa Ibon,
>
> ez dakit irisgarritasuna baztertu beharko litzakeen edo ez, baina dena den
> ondo ulertu badut azkenean:
> usability => erabilerraztasun
> accessibility => erabilgarritasun.
>
> Beraz, kasu honetan Accessibiliy izan daiteke Erabilgarritasuna, gor bati
> webeko elementu guztiak erabiltzea ahalbidetzen diolako. Ezta?
aupa !
Web kontuez ari garenean, *nire ustez,* irisgarritasuna erabili beharko
genuke (accessibility => irisgarritasuna)
Anderrek esaten duen moduan, Irisgarritasuna => "ezintasunei aurre
egiteko erabilera ahalbidetzen edo errazten duena."
Eta interneten, web kontuetan Accessibiliy hitza erabiltzen dugunean,
horri buruz ari gara: Ezintasunak dauzkatenei, web nabigazio egokia
ahalbidetzen trabarik gabe.
Programa bat itzultzean, zein den Accessibility horren esanahia,
programaren arabera aztertu beharko litzateke, baina gehienetan apustu egin
nuke esanahia bera duela.
agur,
ibon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120724/ec5e3e5b/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago