[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Uzt 23, 17:32:50, CEST 2012
> aupa !
>
> Ni ez nator bat azalpen horrekin. Nire ustez "irisgarritasuna" ondo
> erabilitako terminoa da.
>
> Adibide bat jartzearren: web orrialde batean argitaratutako bideo
> batean azpitituluak jartzen ditugunean, ez ditugu jartzen
> "erabilerraztasuna" areagotzeko. Azpititulu horiek gorrentzat
> zuzenduta daude. Gorra ez den pertsona batek ez ditu behar. Aldiz,
> gorra den pertsonentzat bideoaren audioak transmititzen duen
> informazioa "irisgarria" bihurtzen da azpitituluen bidez. Horretan
> datza irisgarritasuna.
>
> http://www.w3.org/WAI/intro/accessibility.php/
> What is Web Accessibility
> Web accessibility means that people with disabilities can use the Web.
>
Aupa Ibon,
ez dakit irisgarritasuna baztertu beharko litzakeen edo ez, baina dena den
ondo ulertu badut azkenean:
usability => erabilerraztasun
accessibility => erabilgarritasun.
Beraz, kasu honetan Accessibiliy izan daiteke Erabilgarritasuna, gor bati
webeko elementu guztiak erabiltzea ahalbidetzen diolako. Ezta?
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago