[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
Al, Uzt 23, 13:08:54, CEST 2012
aupa !
Ni ez nator bat azalpen horrekin. Nire ustez "irisgarritasuna" ondo
erabilitako terminoa da.
Adibide bat jartzearren: web orrialde batean argitaratutako bideo
batean azpitituluak jartzen ditugunean, ez ditugu jartzen
"erabilerraztasuna" areagotzeko. Azpititulu horiek gorrentzat
zuzenduta daude. Gorra ez den pertsona batek ez ditu behar. Aldiz,
gorra den pertsonentzat bideoaren audioak transmititzen duen
informazioa "irisgarria" bihurtzen da azpitituluen bidez. Horretan
datza irisgarritasuna.
http://www.w3.org/WAI/intro/accessibility.php/
What is Web Accessibility
Web accessibility means that people with disabilities can use the Web.
agur bat,
ibon
2012/7/20 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
>>
>> Gehien erabiltzen dena (nik ikusi dudanagatik):
>> irisgarritasun <-> accesibilidad <-> accessibility
>> erabilgarritasun <-> usabilidad <-> usability
>
>
> Hitzez hitz kopiatuko dut dooteok eman zidan azalpen laburra:
>
> "Accessibility != Irisgarritasuna
> oharra: espaloira igotzeko bai, irisgarritasuna da, baina softwarea _erabili
> _ egiten da
>
> Accessibility == Erabilgarritasuna"
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago