[Librezale] Android itzulpena

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Al, Uzt 23, 11:51:08, CEST 2012


Samsungek Facebooken apirilean egindako iragarpenean adierazitakoaren
arabera
Galaxy S II euskaraz erabiltzeko modua egongo da laster:
https://www.facebook.com/samsung.es/posts/371906536186349

Vodafoneren orrian aurkitu dudan beste albiste honetan Galaxy S II-an
euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duen
eguneraketa dagoeneko eskuragarri dagoela adierazten da:
http://foro.vodafone.es/t5/Actualizaciones-Android/Actualizaci%C3%B3n-Samsung-Galaxy-SII-GT-I9100-a-versi%C3%B3n-BULPD/td-p/118531


Bestalde, Librezaleko foroan mrm_arrasate erabiltzaileak Sony Ericsson
batzuk euskaraz erabil daitezkeela baieztatu du:

Bestalde, konfirmatzen dizut Sony Ericsson batzuk euskara dakatela, lagun
> batek Sony Ericsson Xperia Arc S bat daka eta euskaraz jarri nion.
>


Erabiltzaile berak aurrera begirako bide posible bat ere aipatzen du:

Akting-etik Google-ekin harremanetan jarri ginan eta esan ziguten momentuz
> ez zeukatela euskarara itzultzeko asmorik, egin nahi izan eskero, iteko
> eta gero pull request bat egiteko repositoriotara. Nire ustez, bidea hori
> izango litzateke, itzulpena egin eta Google-era bidali.
>
> Hala ere, kontutan izan behar degu, nahiz eta Android ofizialean euskara
> egon, gero markaren esku dago (HTC, Sony Ericsoon, etab.) euskara sartzea
> edo ez, hau da, HTC-k HTC sense euskaratuta ez badu seguraxki ez du euskara
> sartuko, hori bai, nexus guztietan agertuko litzateke.
>
> Katalanari dagokionez, nire Samsung Galaxy Nexus-ean katalana dao, lortu
> dute Android ofizialean sartzea. Nire lankide batek email pare bat
> elkarbanatu zituen katalanaren itzulpen prozesuan sartuta egon zen batekin
> eta esan zigun bidea lehen aipatu dudana dala.
>
http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=17574#p17574
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120723/3f86458e/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago