[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Uzt 20, 11:53:43, CEST 2012
or., 2012.eko uztren 20a 11:37(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> *accessibility * erabilerraztasun
>>
>> 'erabilgarritasun' esan zidan dooteok. 'irisgarritasun' ez behinik behin.
>>
>
> Hau Ubunturen wiki horretan zegoen. Ok, beraz accessibility =
> erabilgarritasun, eta erabilerraztasun = usability ?
Barkatu, uste dut hemen hanka sartu dudala.
acessibility=erabilerraztasun eta usability=erabilgarritasun. Hala
itzuli izan da orain arte batez ere (begiratu open-tran.eu).
>>> *available* eskuragarri
>>
>> 'erabilgarri'
>>
>
> Hemen eskuragarri gaizki dago? Nik orain arte eskuragarri erabili izan
> dut, batez ere deskargatzeko gauzak izaten direlako, eta zentzuzkoa
> iruditzen zitzaidan. Erabilgarri ere bai, baina ez daude biak ondo?
Ni behintzat ez naiz ausartzen gaizki dagoela esatera.
>>> *support * sostengatu (ekintza), sostengu
>>
>> kasu batzuetan 'lagundu/laguntza' erabili izan dut, nahiz eta
>> testuinguruaren arabera 'euskarri' ere egokia iruditzen zaidan.
>>
>
> Bai, hau da itzultzea gehien kostatzen zaidan hitza. Batzuetan "onartu"
> esanahia daukala iruditzen zait (aplikazio batek formatu bat ez duela
> onartzen, adibidez). Kasu horietan zer jarriko zenukete?
Bai, adibidez "supports the new canvas element" itzultzeko "canvas
elementu berria onartzen du" erabiliko nuke nik ere.
>>
>> Hauek guztiak PO batera pasako balira lokalizazioetan laguntza gisa
>> erabiltzeko, ezinbestekoa izango zen aditz/izen bikoteak bereiztea
>> 'msgctxt' eremuan adieraziz aditza ala izena den.
>
> poEdit bezalako tresna batekin hori egitea erraza da, ezta? Asteburuan
> pasatuko ditut. Egutegian apuntatuko dut ;)
>
Poedit-ekin ezingo duzu hori egin, zuzenean testu-editore batekin egin
beharko duzu. Oso sinplea da PO formatuaren egitura. Zerrenda oso luzea
bada zerbait programa dezakegu bihurketa automatikoki egiteko.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago