[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Or, Uzt 20, 11:37:32, CEST 2012


Aupa,

nahiko presaka idazten dut hau...

> og., 2012.eko uztren 19a 21:44(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
>> Hau da irten zaidan zerrenda. Bi iturrietatik hartutakoez gain idatzi
>> ahala bururatu zaizkidan beste batzuk ere gehitu ditut. HPSren
>> zerrendako batzuk ez ditut hartu ez zaizkidalako zuzenak iruditu.
>> Adibidez:
>>
>> encrypt -> enkriptatu
>>
>> Iruditzen zait itzulpen hori askotan erabili arren ez dela zuzena, beti
>> erabili izan den hitza zifratu delako. Informatika sortu baino
>> lehenagotik.
>> Bestalde, HH:MM:SS -> OO:MM:SS ere ez dut uste zuzena denik... cm jarri
>> ordez zm jartzea bezala. Baina ez nago oso seguru.
>>
>> Hemen zerrenda, zerbait gehitu/aldatu/kendu behar bada esan. Jendearen
>> oniritzia daukanean aldatuko dut Glosarioa.
>>
>
> Bakoitzaren jatorria zein den jakiterik badago? Horren arabera
> fidagarritasun-maila bat edo beste emango bainieke.
>
>>
>> *accessibility * 	erabilerraztasun
>
> 'erabilgarritasun' esan zidan dooteok. 'irisgarritasun' ez behinik behin.
>

Hau Ubunturen wiki horretan zegoen. Ok, beraz accessibility =
erabilgarritasun, eta erabilerraztasun = usability ?

>> *available* 	eskuragarri
>
> 'erabilgarri'
>

Hemen eskuragarri gaizki dago? Nik orain arte eskuragarri erabili izan
dut, batez ere deskargatzeko gauzak izaten direlako, eta zentzuzkoa
iruditzen zitzaidan. Erabilgarri ere bai, baina ez daude biak ondo?

>> *default * 	lehenetsi
>
> aditza denean 'lehenetsi', izena 'lehenespen'.
>
>> *disable * 	ezgaitu / desgaitu / desaktibatu
>
> 'enable/disable': 'gaitu/desgaitu'
>
> 'activate/deactivate': 'aktibatu/desaktibatu'

Gaur arte ez naiz honetaz ohartu. Aldatuko dut.

>
>> *download * 	deskargatu
>> *download * 	deskargatu (ekintza) / deskarga
>
> errepikatuta dago.
>
>> *enable * 	gaitu / aktibatu
>
> ikus goikoa.
>
>> *password * 	pasahitz
>> *password * 	pasahitz
>
> errepikatuta
>

>> *path* 	bide-izen
>
> 'path' eta 'path name' erabiltzen dira jatorrizkoetan, orduan agian hobe
> 'bide' eta 'bide-izen'.
>

Hau HPStik atera nuen, baina zentzuzkoa da. Jarriko ditut biak.

>> *quick launch* 	lasterbide
>
> ez dakit nondik datorren hau, baina 'lasterbide' normalean 'shortcut'en
> ordain gisa erabiltzen da.
>

Bai, barkatu. Hau Librezaleko bozketatik hartu nuen, eta ez zitzaidan
"shortcut" hitza etortzen, beraz bozketakoa jarri nuen. Goizean oroitu dut
eta aldatzeko asmoa neukan.

>> *support * 	sostengatu (ekintza), sostengu
>
> kasu batzuetan 'lagundu/laguntza' erabili izan dut, nahiz eta
> testuinguruaren arabera 'euskarri' ere egokia iruditzen zaidan.
>

Bai, hau da itzultzea gehien kostatzen zaidan hitza. Batzuetan "onartu"
esanahia daukala iruditzen zait (aplikazio batek formatu bat ez duela
onartzen, adibidez). Kasu horietan zer jarriko zenukete?

>> *web page* 	web orrialde, web orri
>
> 'web orri' batez ere.
>

Nik ere "web orri" erabiltzen dut, baina eztabaida hori dexentetan ikusi
dudanez badadezpada ere biak jarri ditut.

>
> Hauek guztiak PO batera pasako balira lokalizazioetan laguntza gisa
> erabiltzeko, ezinbestekoa izango zen aditz/izen bikoteak bereiztea
> 'msgctxt' eremuan adieraziz aditza ala izena den.

poEdit bezalako tresna batekin hori egitea erraza da, ezta? Asteburuan
pasatuko ditut. Egutegian apuntatuko dut ;)

Ondo izan!




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago