[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 19, 21:38:07, CEST 2012
og., 2012.eko uztren 19a 19:40(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
> Arratsalde on,
>
> estilo-liburuko glosarioa begiratzen aritu naiz, eta uste dut bertako
> edukia zaharkituta dagoela. Uste dut bertako hitzak bozketa bidez erabaki
> zirela, baina gaur egun ez dira horiek erabiltzen (adibidez, Deskargatu
> erabiltzen da batez ere, ez Jaitsi).
>
> Ez al da hobeto oraingoz eduki hori kentzea? Badakit denok denbora
> gutxirekin gabiltzala, beraz nork daki noiz osatuko dugun orri hori, baina
> gutxienez ez dadila oker dagoen ezer agertu.
>
> Zer deritzozue? Aldeko iritzia baduzue kenduko dut (wikiko erabiltzailea
> zein den asmatzen badut behintzat).
>
Beste baliabide bat zerrendarako:
http://git.gnome.org/browse/gnome-i18n/tree/glossary/eu.po
GNOMEren itzulpenetatik sortutako glosario bat da; nahiko zaharra da
baina ondo dago (Pootlen hori erabiltzen da lehenespenez). Agian
mereziko luke hori eguneratzeak edo dooteo-rekin harremanetan ipintzeak
eguneratutako bertsiorik duen jakiteko.
Ziur nago azken urteotan egin diren itzulpenetan termino berri gehiago
ere badaudela eta poterminology[1] gisako tresnak erabiliz automatikoki
erauz litezke (positibo faltsuak baztertu beharko ziren, noski).
Julen.
[1] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/poterminology
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago