[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Uzt 19, 22:19:58, CEST 2012


og., 2012.eko uztren 19a 21:38(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> og., 2012.eko uztren 19a 19:40(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
>> Arratsalde on,
>>
>> estilo-liburuko glosarioa begiratzen aritu naiz, eta uste dut bertako
>> edukia zaharkituta dagoela. Uste dut bertako hitzak bozketa bidez 
>> erabaki
>> zirela, baina gaur egun ez dira horiek erabiltzen (adibidez, Deskargatu
>> erabiltzen da batez ere, ez Jaitsi).
>>
>> Ez al da hobeto oraingoz eduki hori kentzea? Badakit denok denbora
>> gutxirekin gabiltzala, beraz nork daki noiz osatuko dugun orri hori, 
>> baina
>> gutxienez ez dadila oker dagoen ezer agertu.
>>
>> Zer deritzozue? Aldeko iritzia baduzue kenduko dut (wikiko erabiltzailea
>> zein den asmatzen badut behintzat).
>>
>
> Beste baliabide bat zerrendarako:
> http://git.gnome.org/browse/gnome-i18n/tree/glossary/eu.po
>
> GNOMEren itzulpenetatik sortutako glosario bat da; nahiko zaharra da 
> baina ondo dago (Pootlen hori erabiltzen da lehenespenez). Agian 
> mereziko luke hori eguneratzeak edo dooteo-rekin harremanetan 
> ipintzeak eguneratutako bertsiorik duen jakiteko.
>
> Ziur nago azken urteotan egin diren itzulpenetan termino berri gehiago 
> ere badaudela eta poterminology[1] gisako tresnak erabiliz 
> automatikoki erauz litezke (positibo faltsuak baztertu beharko ziren, 
> noski).
>
> Julen.
>
> [1] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/poterminology
>

Gaur eta bihar ez dut denborarik izango, baina ea asteburuan begiratzen 
dudan. Zerrenda luzea da, baina ikusi ditut hitz batzuk glosarioan 
derrigorrez egon beharko zirenak. Dena dela, hitz garrantzitsuenak 
soilik agertzea da asmoa, ezta? Hau da, adibidez "Autofill" bezalakoak 
ere agertzeak merezi du?



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago