[Librezale] Lan Irekiaren gonbitea

Dani Gutiérrez Porset jdanitxu a bildua gmail.com
Ast, Uzt 19, 12:16:47, CEST 2012


Kaixo,
Javier Creus (http://www.ideasforchange.com/) ere hor dabil. Bera eta
Arantxa hiritar ekimen batzuk publizitatzen ari dira.
Nirekin ere egon ziren orain dela hilabete bat, moneta sozialaren proiektu
batekin eta guifi iniziatibekin antzeko zeozer egiteko. Eusko
Jaurlaritzaren dirulaguntzaz dabiltzala kontatu zidaten, baina (holan "zin
egin" zuten) alderdiko propaganda ez egiteko asmorekin. Jakin badakite
holan bada, erabat bluff-a izango dela.

Nahiz eta erdi hauteskundeetako kanpainan egon, ez dut espero Librezaleren
irudia fagozitatuko dutela, eta nik pertsonalki ez daukat arazorik
Librezaleren zereginari publizitatea ematen badute.

   Osasuna eta software librea!

2012/7/17 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>

> Aupa zuek:
>
> Nire blogaren bitartez LanIrekiko koordinatzailea jarri da nirekin
> harremanetan. LanIrekia zer den azaldu dit eta Librezale taldea bertan
> izena ematera animatu nahi gaituztela. Horregatik luzatzen dizuet
> gonbite hori (ikus atxikitutako fitxategia).
>
> Beranduenez ostiral honetan izena emanez gero, aurrera eramango duten
> aholkulari eta beste zerbitzu batzuen programan sartuko ginateke. Gero
> eginez gero, Librezale beste ekimen guztiekin batera publizitatzea
> eskaintzen digute.
>
> Zer deritzozue?
>
> Goraintziak,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>


-- 
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120719/47b1b173/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago