[Librezale] Twitterren euskaratzeari buruzko zerbait esan beharko al luke Librezalek?

Asier Arsuaga artsuaga a bildua gmail.com
Ast, Uzt 12, 19:14:07, CEST 2012


Iepa!

Ba ni ez nago ados. Librezale filosofia ulertzen dudan bezela Twitterren
itzulpenean zer esanik ez duela iruditzen zait Librezalek komunitate
bezela. Zerorrek esan duzun bezela enpresa pribatu bat da eta software
jabeduna erabiltzen dute. Erabiltzaile komunitate bat du eta komunitate
hortako erabiltzaileen artean aplikazioa euskaratzea oso ondo iruditzen
zait. Googleren tresnak edo microsoftenak euskaratzea bezela,
euskararentzat onuragarria izango dela ziur.

StatusNeta 100% itzulita dago eta kate eta hitz asko izango ditu hobetzeko,
bidera ditzagun indarrak hor eta sustatu dezagun bere erabilpena.
StatusNetean ez da tuiteatzen, twitteatzen edo txiokatzen. Identi.ca-ko
dent-ak ere ez dira azaltzen nik dakidala itzulpen osoan, hori iDENTi.ca
izenaren eratorria da sare konkretu hortarako. StatusNetean oraingoz
oharrak bidaltzen dira. Eta retuitik ere ez dago, oharrak "errepikatu"
egiten dira eta listo. RT oraingoz berdin idazten da hizkuntza guztietan,
baina agian ♺ zeinua erabili beharko genuke tuiterdependentziatik
aldentzeko. Ez dakit, Yacy edo Duckduckgo masiboki erabiltzera pasako
bagina ez dut uste "googleatu" hitza erabiliko genukeenik.

Twitterren beherakada hipotetiko bat baletor StatusNet bezelako tresna
libreak erabiltzeko, ongi etorria eta komunitateak orduan
txiokatu/bertxiokatu/txorrotxio jarri nahi baditu aplikazioan eztabaidatuko
dugu. Beti izango dugu aukera gure sare propioa sortu eta euskerazko
itzulpen ofizialaren eratorri bat erabiltzeko. Bitartean Librezaleren lekua
Twitter Inc.-en ateen honuzkaldean dagoela iruditzen zait. Ni ez nihoa Real
Academiara euskaldun gisa "órdago" nola idatzi behar duten esatera. Gu
gurera.

Segi soft librea itzultzen!

artsuaga


Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
uztren 12a 17:43):

> hitz bakarrean, Ados.
>
>
> izan libre izan euskaldun!
>
>
>
> 2012/7/12 Asier Sarasua <asiersar a bildua yahoo.com>:
> > Apur bat kezkatuta ikusten ari naiz Twitterren euskaratzearen inguruan
> argitaratzen ari diren hainbat gauza.
> >
> >
> > sustatu.com/urtzai/1341930025
> >
> > Bai bai, badakit, ez da software librea, Twitter Inc. enpresari lana
> egiten ari gatzaio, filosofia kontuak, etab. Baina kontua da euskaratze
> horretan hartzen ari diren erabaki askok gero eragina izan dezaketela gure
> euskaratze lanean, ez gutxi StatusNet-en euskaratzean.
> >
> > Bestalde, lan hauek modu kolaboratiboan bazar eredua erabilita egitearen
> alde nago erabat, baina uste dut ordena apur bat ezinbestekoa dela.
> >
> >
> > Nire kezka nagusia da bapatean  jende mordoa hitzak itzultzen hasi dela:
> >
> > - aurretik software lokalizazioan inolako esperientzia eduki gabe
> > - lehendik terminologian, esaldien moldaeran, etab. jadanik oso
> finkatuta dauden erabakiak errespetatu gabe
> >
> > Beste gauza bat: termino batzuen inguruko bozketek berez ez zaizkit
> gaizki iruditzen, baina hori ere ordena batean egin behar direla uste dut.
> Nire ustez ez da batere egokia "tweet" nola esan beharko litzatekeen
> inguruko bozketa egitea, hitz horren testuinguru osoa azaldu gabe:
> >
> >
> > - ez da "tweet" solik itzuli behar, baita "tweeterer" eta retweet", eta
> azken horretatik datorren "RT"
> > - "RT" nola itzultzen den, horrek eragina du "DM" edo "Direct message"
> nola itzultzen den...
> > - termino horren itzulpenak eragina izan dezake Identi.ca-k erabiltzen
> duen "dent" hitzaren itzulpenean...
> >
> > - bozketan "txio" ateratzen bada "tweet" esateko, baina "tuiterlari"
> ateratzen bada garaile "tweeterer" esateko, nola konpondu?
> >
> > Nire galdera orain: Librezalek zerbait esan beharko luke honen inguruan?
> Iradokizun batzuk eman gure blogean artikulu baten bidez?
> >
> > Artikulu hori idazteko bururatzen zaizkidan batzuk:
> > - begiratu lehen beste leku batzuetan nola egin diren gauzak
> > - egin kasu estilo liburuetan aspalditik finkatuta dauden arauei (adib.
> maiuskulak ez erabiltzea esaldi baten hitz guztietan, soilik lehenengoan)
> >
> > - terminoak itzultzean, begiratu testuinguru osoa
> > - desiragarria litzatekeela azken erabakiak hartuko dituen eta itzulpena
> homogeneitzatuko duen pertsona bat egotea
> > - ...
> >
> > Asier.
> >
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.org
> > http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120712/029c58c0/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago