[Librezale] Twitterren euskaratzeari buruzko zerbait esan beharko al luke Librezalek?
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Uzt 12, 17:43:22, CEST 2012
hitz bakarrean, Ados.
izan libre izan euskaldun!
2012/7/12 Asier Sarasua <asiersar a bildua yahoo.com>:
> Apur bat kezkatuta ikusten ari naiz Twitterren euskaratzearen inguruan argitaratzen ari diren hainbat gauza.
>
>
> sustatu.com/urtzai/1341930025
>
> Bai bai, badakit, ez da software librea, Twitter Inc. enpresari lana egiten ari gatzaio, filosofia kontuak, etab. Baina kontua da euskaratze horretan hartzen ari diren erabaki askok gero eragina izan dezaketela gure euskaratze lanean, ez gutxi StatusNet-en euskaratzean.
>
> Bestalde, lan hauek modu kolaboratiboan bazar eredua erabilita egitearen alde nago erabat, baina uste dut ordena apur bat ezinbestekoa dela.
>
>
> Nire kezka nagusia da bapatean jende mordoa hitzak itzultzen hasi dela:
>
> - aurretik software lokalizazioan inolako esperientzia eduki gabe
> - lehendik terminologian, esaldien moldaeran, etab. jadanik oso finkatuta dauden erabakiak errespetatu gabe
>
> Beste gauza bat: termino batzuen inguruko bozketek berez ez zaizkit gaizki iruditzen, baina hori ere ordena batean egin behar direla uste dut. Nire ustez ez da batere egokia "tweet" nola esan beharko litzatekeen inguruko bozketa egitea, hitz horren testuinguru osoa azaldu gabe:
>
>
> - ez da "tweet" solik itzuli behar, baita "tweeterer" eta retweet", eta azken horretatik datorren "RT"
> - "RT" nola itzultzen den, horrek eragina du "DM" edo "Direct message" nola itzultzen den...
> - termino horren itzulpenak eragina izan dezake Identi.ca-k erabiltzen duen "dent" hitzaren itzulpenean...
>
> - bozketan "txio" ateratzen bada "tweet" esateko, baina "tuiterlari" ateratzen bada garaile "tweeterer" esateko, nola konpondu?
>
> Nire galdera orain: Librezalek zerbait esan beharko luke honen inguruan? Iradokizun batzuk eman gure blogean artikulu baten bidez?
>
> Artikulu hori idazteko bururatzen zaizkidan batzuk:
> - begiratu lehen beste leku batzuetan nola egin diren gauzak
> - egin kasu estilo liburuetan aspalditik finkatuta dauden arauei (adib. maiuskulak ez erabiltzea esaldi baten hitz guztietan, soilik lehenengoan)
>
> - terminoak itzultzean, begiratu testuinguru osoa
> - desiragarria litzatekeela azken erabakiak hartuko dituen eta itzulpena homogeneitzatuko duen pertsona bat egotea
> - ...
>
> Asier.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago