[Librezale] VLC: kulebroiaren bukaera?

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ost, Uzt 4, 22:52:30, CEST 2012


Txalotzea egindako lan itzelagatik besterik ez.

PD: ibai ez daukak aitzakiarik....
http://www.omgubuntu.co.uk/2012/07/how-to-upgrade-to-the-latest-vlc-release-in-ubuntu-12-04


2012/7/4 Ibai Oihanguren Sala <ibai a bildua oihanguren.com>:
> Tira, dena dela ez dirudi oraingoan Xabierri kasu egiteko prest daudenik,
> eta ikusita Luistxori (eta beste zenbaiti) nola erantzun zien, ez dut uste
> hemendik aurrera ere kasu larregirik egingo diotenik (edo hori espero dut).
>
> Gehiago kezkatzen nau orain VLC utzi baina beste proiektu bat hondatzera
> joateko aukerak...
> Launchpaden badabil behintzat. Zorionez, Launchpad Basque Translators eta
> Ubuntu Basque Translatorsen administratzailetzat nagoenez (Oier Meesekin
> batera) proiektu garrantzitsuenetan ezingo dut askorik egin.
>
> 12-07-04 22:13:04 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
>
>> az., 2012.eko uztren 04a 12:25(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Aupa Librezale!
>>>
>>> Online bizitzara bueltatzearekin batera VLCren aferari heldu nion pasa
>>> den hilaren hasiera aldean, IRCan lehendik eta posta-zerrendan gero[1].
>>>
>>> Nire jarrera azaldu ostean[2], ordea, ez nuen inongo erantzunik jaso ez
>>> Xabierren aldetik (aurretik beste mezu bat bidalia zeukan[3]) ezta
>>> garatzaileen aldetik ere. Kontua airean egon da beraz, beste behin.
>>>
>>> Duela bi egun VLCren Androiderako moldaketa edo 'port'a eskura jartzeaz
>>> aparte, lokalizazioak gehitzen hasi dira pixkanaka plataforma
>>> horretarako; lokalizazio-sistema ezberdina darabil Androidek.
>>>
>>> Itzulpena burutu eta posta-zerrendara bidali aurretik IRCan galdetzea
>>> okurritu zait[4] ea nire lokalizazioa onartuko zuten ala ez eta pasa den
>>> hilabeteko eztabaidara zuzendu ditut garatzaileak. Nire harridurarako,
>>> esan didate dagoeneko Xabierrek bidalita zeukala Androiderako
>>> itzulpena[5] eta git-en gehituta zegoela[6]!
>>>
>>> Noski, hau guztia zerrendaz kanpo gertatu da, modu ilun xamarrean egia
>>> esan. Egoera enegarrenez salatzeaz gain nire argumentuak mahai gainean
>>> jarri dizkiet berriz ere. Azkenik, garatzaileek onartu dute
>>> mantentzaileak bidalitako itzulpenak erabiltzea.
>>> Horrekin batera mantentzaileen orria[7] ere eguneratu dute eta
>>> Androiderako VLCren nire itzulpena gehitu dute[8].
>>>
>>> Gauzak ondo bidean VLCren mahaigaineko hurrengo bertsioan nik bidaltzen
>>> diedan itzulpena egongo da, beraz.
>>>
>>> "Civil War in Basque" eta gero gutxienez egizue zin VLC erabiliko
>>> duzuela...
>>>
>>
>> Bueno, mezuaren izenburuan galdera ikurra ikusiko zenutelakoan nago.
>>
>> Hona hemen galdera ikur horren luzapena:
>> http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001127.html
>> http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001133.html
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago