[Librezale] VLC: kulebroiaren bukaera?

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 4, 23:03:35, CEST 2012


Bikain! Software-zentrotik instalatu dut eta itzulpenak oraindik 
zaharrak dira... ea PPA horretatik azkenak deskargatzen diren!

12-07-04 22:52:30 CESTn, Ander Elortondok idatzia:
> Txalotzea egindako lan itzelagatik besterik ez.
>
> PD: ibai ez daukak aitzakiarik....
> http://www.omgubuntu.co.uk/2012/07/how-to-upgrade-to-the-latest-vlc-release-in-ubuntu-12-04
>
>
> 2012/7/4 Ibai Oihanguren Sala <ibai a bildua oihanguren.com>:
>> Tira, dena dela ez dirudi oraingoan Xabierri kasu egiteko prest daudenik,
>> eta ikusita Luistxori (eta beste zenbaiti) nola erantzun zien, ez dut uste
>> hemendik aurrera ere kasu larregirik egingo diotenik (edo hori espero dut).
>>
>> Gehiago kezkatzen nau orain VLC utzi baina beste proiektu bat hondatzera
>> joateko aukerak...
>> Launchpaden badabil behintzat. Zorionez, Launchpad Basque Translators eta
>> Ubuntu Basque Translatorsen administratzailetzat nagoenez (Oier Meesekin
>> batera) proiektu garrantzitsuenetan ezingo dut askorik egin.
>>
>> 12-07-04 22:13:04 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
>>
>>> az., 2012.eko uztren 04a 12:25(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>>>>
>>>> Aupa Librezale!
>>>>
>>>> Online bizitzara bueltatzearekin batera VLCren aferari heldu nion pasa
>>>> den hilaren hasiera aldean, IRCan lehendik eta posta-zerrendan gero[1].
>>>>
>>>> Nire jarrera azaldu ostean[2], ordea, ez nuen inongo erantzunik jaso ez
>>>> Xabierren aldetik (aurretik beste mezu bat bidalia zeukan[3]) ezta
>>>> garatzaileen aldetik ere. Kontua airean egon da beraz, beste behin.
>>>>
>>>> Duela bi egun VLCren Androiderako moldaketa edo 'port'a eskura jartzeaz
>>>> aparte, lokalizazioak gehitzen hasi dira pixkanaka plataforma
>>>> horretarako; lokalizazio-sistema ezberdina darabil Androidek.
>>>>
>>>> Itzulpena burutu eta posta-zerrendara bidali aurretik IRCan galdetzea
>>>> okurritu zait[4] ea nire lokalizazioa onartuko zuten ala ez eta pasa den
>>>> hilabeteko eztabaidara zuzendu ditut garatzaileak. Nire harridurarako,
>>>> esan didate dagoeneko Xabierrek bidalita zeukala Androiderako
>>>> itzulpena[5] eta git-en gehituta zegoela[6]!
>>>>
>>>> Noski, hau guztia zerrendaz kanpo gertatu da, modu ilun xamarrean egia
>>>> esan. Egoera enegarrenez salatzeaz gain nire argumentuak mahai gainean
>>>> jarri dizkiet berriz ere. Azkenik, garatzaileek onartu dute
>>>> mantentzaileak bidalitako itzulpenak erabiltzea.
>>>> Horrekin batera mantentzaileen orria[7] ere eguneratu dute eta
>>>> Androiderako VLCren nire itzulpena gehitu dute[8].
>>>>
>>>> Gauzak ondo bidean VLCren mahaigaineko hurrengo bertsioan nik bidaltzen
>>>> diedan itzulpena egongo da, beraz.
>>>>
>>>> "Civil War in Basque" eta gero gutxienez egizue zin VLC erabiliko
>>>> duzuela...
>>>>
>>>
>>> Bueno, mezuaren izenburuan galdera ikurra ikusiko zenutelakoan nago.
>>>
>>> Hona hemen galdera ikur horren luzapena:
>>> http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001127.html
>>> http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001133.html
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.org
>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago