[Librezale] VLC: kulebroiaren bukaera?
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 4, 22:18:51, CEST 2012
Tira, dena dela ez dirudi oraingoan Xabierri kasu egiteko prest
daudenik, eta ikusita Luistxori (eta beste zenbaiti) nola erantzun
zien, ez dut uste hemendik aurrera ere kasu larregirik egingo diotenik
(edo hori espero dut).
Gehiago kezkatzen nau orain VLC utzi baina beste proiektu bat
hondatzera joateko aukerak...
Launchpaden badabil behintzat. Zorionez, Launchpad Basque Translators
eta Ubuntu Basque Translatorsen administratzailetzat nagoenez (Oier
Meesekin batera) proiektu garrantzitsuenetan ezingo dut askorik egin.
12-07-04 22:13:04 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> az., 2012.eko uztren 04a 12:25(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>> Aupa Librezale!
>>
>> Online bizitzara bueltatzearekin batera VLCren aferari heldu nion pasa
>> den hilaren hasiera aldean, IRCan lehendik eta posta-zerrendan gero[1].
>>
>> Nire jarrera azaldu ostean[2], ordea, ez nuen inongo erantzunik jaso ez
>> Xabierren aldetik (aurretik beste mezu bat bidalia zeukan[3]) ezta
>> garatzaileen aldetik ere. Kontua airean egon da beraz, beste behin.
>>
>> Duela bi egun VLCren Androiderako moldaketa edo 'port'a eskura jartzeaz
>> aparte, lokalizazioak gehitzen hasi dira pixkanaka plataforma
>> horretarako; lokalizazio-sistema ezberdina darabil Androidek.
>>
>> Itzulpena burutu eta posta-zerrendara bidali aurretik IRCan galdetzea
>> okurritu zait[4] ea nire lokalizazioa onartuko zuten ala ez eta pasa den
>> hilabeteko eztabaidara zuzendu ditut garatzaileak. Nire harridurarako,
>> esan didate dagoeneko Xabierrek bidalita zeukala Androiderako
>> itzulpena[5] eta git-en gehituta zegoela[6]!
>>
>> Noski, hau guztia zerrendaz kanpo gertatu da, modu ilun xamarrean egia
>> esan. Egoera enegarrenez salatzeaz gain nire argumentuak mahai gainean
>> jarri dizkiet berriz ere. Azkenik, garatzaileek onartu dute
>> mantentzaileak bidalitako itzulpenak erabiltzea.
>> Horrekin batera mantentzaileen orria[7] ere eguneratu dute eta
>> Androiderako VLCren nire itzulpena gehitu dute[8].
>>
>> Gauzak ondo bidean VLCren mahaigaineko hurrengo bertsioan nik bidaltzen
>> diedan itzulpena egongo da, beraz.
>>
>> "Civil War in Basque" eta gero gutxienez egizue zin VLC erabiliko
>> duzuela...
>>
>
> Bueno, mezuaren izenburuan galdera ikurra ikusiko zenutelakoan nago.
>
> Hona hemen galdera ikur horren luzapena:
> http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001127.html
> http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001133.html
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago