[Librezale] WebSockets eta Scratchpad

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 4, 22:20:09, CEST 2012


Milesker!
Oraintxe igoko dut itzulpena.

12-07-04 22:13:13 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> az., 2012.eko uztren 04a 20:56(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi
> zuen:
>> Arratsalde on denoi,
>>
>> Firefoxen ezaugarrien orrian bi parrafo daude itzulpen gabe. Orain arte
>> bug-a bueltaka-edo ibili da, eta atzo jakinarazi zidaten niri. Firefox
>> 6tik dago horrela, baina uneko bertsioarentzat ere balio du. Kontua da
>> bi hitz hauek azaltzen direla: "WebSockets" eta "Scratchpad".
>> Bug-eko iruzkinetan argitzen dute Firefoxen itzulpenean parte hartzen
>> dutenei galdetzeko ea zein den ordain egokiena.
>>
>> "Scratchpad" web garapenerako tresnetako bat delakoan nago,
>> "Zirriborroa", baina badaezpada ere galdetzen dut.
>> WebSockets ez dakit nola itzuli den Firefoxen, ez baitut inon ikusi...
>>
>> Laguntzerik bai?
>
> 'Scratchpad' 'Zirriborroa' da bai, JavaScript-ekin jolastu eta
> zirriborratzeko koaderno modukoa.
>
> 'WebSocket' web teknologia baten izen berezia da beraz ez da itzuli
> behar.
>
>>
>> Bide batez, Tresnak menuan "Web garatzailea" dioen lekuan, ez al dago
>> hobeto "Web garapena"? Ez dakit, iruditzen zait pertsonari buruz baino
>> gehiago ari direla egiten duenari buruz.
>
> Bai, bere garaian zalantza berdina izan nuen baina azkenean
> jatorrizkoaren itzulpen kalkatua ('Web Developer' deitzen da) mantendu
> nuen. Argiagoa dela ikusten baduzue egingo dut aldaketa.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago