[Librezale] Thunderbirden etorkizuna

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 9, 07:25:17, CEST 2012


Aupa,

Thunderbird modu aktiboan gehiago ez garatzea erabaki du Mozillak[1]. 
Honek ze esan nahi du? Finean garapen-baliabideak ez dituztela 
Thunderbirden innobaziora bideratuko, lan hau komunitatearen esku utziz 
(SeaMonkey proiektuaren antzera). Halere segurtasun-eguneraketak 
jasotzen jarraituko du posta-bezeroak.

Badakizue, garai hauetan askoz ere ezagunagoa dira posta elektronikoa 
kudeatzeko web bidezko bezeroak. Jendeak ez du POP, SMTP edo IMAPi buruz 
ezer jakin nahi, posta erabili nahi du, bere horretan.

Izan egun ona!
Julen.

[1] 
http://blog.lizardwrangler.com/2012/07/06/thunderbird-stability-and-community-innovation/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago