[Librezale] WebSockets eta Scratchpad

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 4, 22:13:13, CEST 2012


az., 2012.eko uztren 04a 20:56(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
> Arratsalde on denoi,
>
> Firefoxen ezaugarrien orrian bi parrafo daude itzulpen gabe. Orain arte
> bug-a bueltaka-edo ibili da, eta atzo jakinarazi zidaten niri. Firefox
> 6tik dago horrela, baina uneko bertsioarentzat ere balio du. Kontua da
> bi hitz hauek azaltzen direla: "WebSockets" eta "Scratchpad".
> Bug-eko iruzkinetan argitzen dute Firefoxen itzulpenean parte hartzen
> dutenei galdetzeko ea zein den ordain egokiena.
>
> "Scratchpad" web garapenerako tresnetako bat delakoan nago,
> "Zirriborroa", baina badaezpada ere galdetzen dut.
> WebSockets ez dakit nola itzuli den Firefoxen, ez baitut inon ikusi...
>
> Laguntzerik bai?

'Scratchpad' 'Zirriborroa' da bai, JavaScript-ekin jolastu eta 
zirriborratzeko koaderno modukoa.

'WebSocket' web teknologia baten izen berezia da beraz ez da itzuli behar.

>
> Bide batez, Tresnak menuan "Web garatzailea" dioen lekuan, ez al dago
> hobeto "Web garapena"? Ez dakit, iruditzen zait pertsonari buruz baino
> gehiago ari direla egiten duenari buruz.

Bai, bere garaian zalantza berdina izan nuen baina azkenean 
jatorrizkoaren itzulpen kalkatua ('Web Developer' deitzen da) mantendu 
nuen. Argiagoa dela ikusten baduzue egingo dut aldaketa.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago