[Librezale] VLC: kulebroiaren bukaera?
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 4, 22:13:04, CEST 2012
az., 2012.eko uztren 04a 12:25(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezale!
>
> Online bizitzara bueltatzearekin batera VLCren aferari heldu nion pasa
> den hilaren hasiera aldean, IRCan lehendik eta posta-zerrendan gero[1].
>
> Nire jarrera azaldu ostean[2], ordea, ez nuen inongo erantzunik jaso ez
> Xabierren aldetik (aurretik beste mezu bat bidalia zeukan[3]) ezta
> garatzaileen aldetik ere. Kontua airean egon da beraz, beste behin.
>
> Duela bi egun VLCren Androiderako moldaketa edo 'port'a eskura jartzeaz
> aparte, lokalizazioak gehitzen hasi dira pixkanaka plataforma
> horretarako; lokalizazio-sistema ezberdina darabil Androidek.
>
> Itzulpena burutu eta posta-zerrendara bidali aurretik IRCan galdetzea
> okurritu zait[4] ea nire lokalizazioa onartuko zuten ala ez eta pasa den
> hilabeteko eztabaidara zuzendu ditut garatzaileak. Nire harridurarako,
> esan didate dagoeneko Xabierrek bidalita zeukala Androiderako
> itzulpena[5] eta git-en gehituta zegoela[6]!
>
> Noski, hau guztia zerrendaz kanpo gertatu da, modu ilun xamarrean egia
> esan. Egoera enegarrenez salatzeaz gain nire argumentuak mahai gainean
> jarri dizkiet berriz ere. Azkenik, garatzaileek onartu dute
> mantentzaileak bidalitako itzulpenak erabiltzea.
> Horrekin batera mantentzaileen orria[7] ere eguneratu dute eta
> Androiderako VLCren nire itzulpena gehitu dute[8].
>
> Gauzak ondo bidean VLCren mahaigaineko hurrengo bertsioan nik bidaltzen
> diedan itzulpena egongo da, beraz.
>
> "Civil War in Basque" eta gero gutxienez egizue zin VLC erabiliko
> duzuela...
>
Bueno, mezuaren izenburuan galdera ikurra ikusiko zenutelakoan nago.
Hona hemen galdera ikur horren luzapena:
http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001127.html
http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-July/001133.html
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago