[Librezale] WebSockets eta Scratchpad

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 4, 20:56:40, CEST 2012


Arratsalde on denoi,

Firefoxen ezaugarrien orrian bi parrafo daude itzulpen gabe. Orain arte 
bug-a bueltaka-edo ibili da, eta atzo jakinarazi zidaten niri. Firefox 
6tik dago horrela, baina uneko bertsioarentzat ere balio du. Kontua da 
bi hitz hauek azaltzen direla: "WebSockets" eta "Scratchpad".
Bug-eko iruzkinetan argitzen dute Firefoxen itzulpenean parte hartzen 
dutenei galdetzeko ea zein den ordain egokiena.

"Scratchpad" web garapenerako tresnetako bat delakoan nago, 
"Zirriborroa", baina badaezpada ere galdetzen dut.
WebSockets ez dakit nola itzuli den Firefoxen, ez baitut inon ikusi...

Laguntzerik bai?

Bide batez, Tresnak menuan "Web garatzailea" dioen lekuan, ez al dago 
hobeto "Web garapena"? Ez dakit, iruditzen zait pertsonari buruz baino 
gehiago ari direla egiten duenari buruz.

Bueno, eskerrik asko aldez aurretik!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago