[Librezale] Fwd: Re: VLCren itzulpena
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 25, 21:02:26, CET 2012
Hau da bidali diedan erantzuna.
Bide batez, mezuak birbidaltzen nenbilela ikusi dut Thunderbirden
"Forward" -> "Aurrera" gisa itzulita dagoela, baina "Birbidali" izan
beharko litzake, ezta? Aspaldian Mozillako aplikazioen itzulpenetan ez
naiz ibili, hori Pootlen aldatu behar da?
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: Re: VLCren itzulpena
Data: Wed, 25 Jan 2012 20:57:30 +0100
Nork: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>
Nori: aritz erkiaga <puf86 a bildua hotmail.com>
CC: dooteo a bildua zundan.com
Aupa biok,
eskerrik asko bioi erantzunagatik, ea Xabierrek egindako kaltea
konpontzen dugun. Nik VLCrenean ezin dizut lagundu, baina Librezalera
zuen erantzunak bialdu eta arduradun berri bat eskatuko dut. Nik ez dut
VLC erabiltzen (urtean behin asko jota), beraz besteren bat askoz hobe.
Ba izenei buruz ari zarela, nire anaiaren izena ere Aritz da! jajaja,
antza denez izen arruntegiak ditugu...
az., 2012.eko urtren 25a 19:38(e)an, aritz erkiaga(e)k idatzi zuen:
> Aupa ibai eta Dooteo,
>
> Nahiko ezustean arrapatu didazu, horain dela denpora nahiko abixatu
> baituen librezalen ez nengoela proiektuaren ardurarekin jarraitzen
> egoeran. Uste nuen baten batek hartu zuela nire postua. Antza denez ez....
>
> Lan asuntoengatik ezinezkoa egiten zait hardura hori hartzea, baina
> nahi izan ezkero, fitxategia bai igo dezakedala. Baina egia esan,
> guztiz deskonektatuta egon naiz gaitik eta momentu honetan ez nuke
> jakingo ze pausu egin behar ditudan. Laguntzeko modurik bai ala??
>
> Ba horixe, zuek esan ze egin nahi dezuten.
>
>
> PD: kasualitatea izango da, baina flipatzen geratu naiz zure
> mezuarekin. Nire izena Aritz da eta nire 2 anaiena Ibai eta Xabier!
> Momentu batean bromeatzen zenbiltzala pentsatu dut! jajaja.
>
> > Subject: Re: VLCren itzulpena
> > From: dooteo a bildua zundan.com
> > To: ibai a bildua oihanguren.com; puf86 a bildua hotmail.com
> > Date: Wed, 25 Jan 2012 16:49:20 +0100
> >
> > Artratsaldeon Ibai eta Aritz,
> >
> > Ez ditut jasotzen, baina duela hilabete batzuk ikusi nituen mezuak beste
> > albiste bat zela eta.
> >
> > Ikusi nituen berak egindako itzulpenak, eta negargarriak dira. Eta
> > diozun bezala, ez du egindako lan txarrari buruzko kritikarik onartu
> > nahi.
> >
> > Bestetik, VLCren euskaraketa Eusko Jaurlaritzako HPSek landu zuen
> > Euslinux 2011 proiektuaren barruan (neu lan teknikoetan aritu nintzen).
> >
> > VLCko euskararen arduraduna Aritz Erkiaga da (mezu honen kopia bidali
> > diot ;) eta 2011ko uztailean HPSek euskaratutako POa bidali nion.
> >
> > Aritz, ikusten dudanez, VLCren azken bertsioan Xabierren euskaraketa
> > agertzen da, eta ez HPSrena (askoz ere egokiagoa dena).
> >
> >
> > "POT-Creation-Date: 2011-12-20 17:56+0200\n"
> > "PO-Revision-Date: 2011-09-28 18:58+0100\n"
> > "Last-Translator: Xabier Aramendi <azpidatziak a bildua gmail.com>\n"
> > "Language-Team: (EUS_Xabier Aramendi) <azpidatziak a bildua gmail.com>\n"
> >
> > Aritz, uztailean bidali nizudan PO fitxategia berriro bidaltzen dizut.
> > Sartu dezakezu PO hau VLCren iturburuan Xabierren itzulpen traketsa
> > trabatik kenduz?
> >
> > Mertzis, eta zure berrien zain geratzen naiz,
> >
> > Dooteo
> >
> > Jatorrizko mezua: ar., 2012-01-24 21:36 +0100, egilea: Ibai Oihanguren
> > > Kaixo Dooteo,
> > >
> > > ez dakit Librezaleren posta-zerrendako mezuak jasotzen dituzun, baina
> > > kontua da bertan komentatzen ibili garela, VLCren azken itzulpen
> > > ofizialak Xabier Aramendi delako batek egin dituela. Eta itzulpen
> horiek
> > > ez dira euskaraz erabiltzen den hiztegi normalekoak, hitz arraroak
> > > erabiltzen ditu eta aplikazioa euskaraz erabiltzen dutenei nahasmena
> > > sortu baino eztio egiten honek. Onena zuk zeuk azken itzulpenok
> ikustea
> > > da. Kontua da gainera Xabier Aramendik ez dirudiela kritika txikienik
> > > ere onartzen duenik, Asierrek bidalitako lotura batzuetan ikus
> daitekeen
> > > moduan: (copy&paste)
> > >
> > > Xabier Aramendi izeneko batek.
> > >
> > > http://azpitituluak.com/euskaraz/1306089826
> > >
> > > Azpitituluak itzultzen ditu gehien bat, baina baita softwarea ere.
> Vuze itzuli zuelako ezagutu nuen nik.
> > >
> > > http://azpitituluak.com/euskaraz/1304375531
> > > Beste batzuk ere kexatu dira egiten dituen itzulpenekin.
> > >
> > > http://sustatu.com/1324296684#1324475377
> > >
> > > Ez dakidana da nola demontre iritsi den itzulpen hori Ubuntuko VLCra.
> > >
> > >
> --------------------------------------------------------------------------------------------
> > >
> > > Librezalen galdetuta EuskalGNUkook itzultzen duzuela VLC esan didate.
> > > Iruditzen zait onena eginda daukazuen azken itzulpena VLCren
> > > garatzaileei bidali eta gertatu dena azaltzea izango dela, berriro ez
> > > onartzeko Xabierren itzulpenak.
> > >
> > > Ez dakit ondo azaldu dudan guztia, baina nahiko presaka idazten
> ari naiz
> > > mezu hau, edozein zalantza izan ezkero idatzi Librezaleren
> > > posta-zerrendara edo niri zuzenean.
> > >
> > > Eskerrik asko!
> > >
> > > Ibai Oihanguren
> > >
> >
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120125/4c59aded/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago