[Librezale] Nork itzultzen du VLC?

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Al, Urt 23, 12:27:20, CET 2012


>> From: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>
>> To: Asier Sarasua <asiersar a bildua yahoo.com>; librezale a bildua librezale.org
>> Cc:
>> Sent: Saturday, January 21, 2012 1:27 AM
>> Subject: Re: [Librezale] Nork itzultzen du VLC?
>>
>> Zure loturak irakurri ostean argi daukat uste baino okerragoa dela
>> kontua... ez du horrela itzultzen euskaraz erabiltzen den hiztegi
>> estandarra ez duelako ezagutzen, baizik beretzat hori ez delako EUSKARA
>> (maiuskulaz, zuri erantzun zizun bezala), eta horregatik "lesbiana"
>> beharrean erabiltzen duela "emaberekundekoia"...
>>
>> Orduan nik zuzenean uste dut lortu beharko genukeela VLCren itzulpen
>> ofizialetan ez agertzea berak egindakoa. Badakizue Ubuntun bakarrik
>> gertatzen den hori, edo beste sistemetarako VLCak ondo dauden? Ze
>> Launchpadetik behintzat ezin da itzuli, beraz nik uste dut beste
>> sistemetan ere berdina gertatuko dela.
>
> Nik Fedoran ere Xabier Aramendiren itzulpena daukat.
>
> Ez al zuten EuskalGNUkoek egin behar VLCren itzulpena, Eusko Jaurlaritzak
> ordainduta? 2010eko abenduan hala zirudien:
> http://librezale.org/pipermail/librezale/2010-December/003520.html
>
EuskalGNUkorik ez dago posta-zerrendan? Nire ustez itzulpenaren azken
bertsioa lortu beharko genuke, eta VLCren garatzaileei bidali gertatu dena
azalduz. VLC oso aplikazio ezaguna da eta garrantzitsua da itzulpena ondo
egotea.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago