[Librezale] Nork itzultzen du VLC?
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Lar, Urt 21, 12:11:56, CET 2012
> From: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>
> To: Asier Sarasua <asiersar a bildua yahoo.com>; librezale a bildua librezale.org
> Cc:
> Sent: Saturday, January 21, 2012 1:27 AM
> Subject: Re: [Librezale] Nork itzultzen du VLC?
>
> Zure loturak irakurri ostean argi daukat uste baino okerragoa dela
> kontua... ez du horrela itzultzen euskaraz erabiltzen den hiztegi
> estandarra ez duelako ezagutzen, baizik beretzat hori ez delako EUSKARA
> (maiuskulaz, zuri erantzun zizun bezala), eta horregatik "lesbiana"
> beharrean erabiltzen duela "emaberekundekoia"...
>
> Orduan nik zuzenean uste dut lortu beharko genukeela VLCren itzulpen
> ofizialetan ez agertzea berak egindakoa. Badakizue Ubuntun bakarrik
> gertatzen den hori, edo beste sistemetarako VLCak ondo dauden? Ze
> Launchpadetik behintzat ezin da itzuli, beraz nik uste dut beste
> sistemetan ere berdina gertatuko dela.
Nik Fedoran ere Xabier Aramendiren itzulpena daukat.
Ez al zuten EuskalGNUkoek egin behar VLCren itzulpena, Eusko Jaurlaritzak ordainduta? 2010eko abenduan hala zirudien:
http://librezale.org/pipermail/librezale/2010-December/003520.html
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago