[Librezale] Nork itzultzen du VLC?

Alexander Gabilondo alexgabi a bildua euskalerria.org
Lar, Urt 21, 08:56:37, CET 2012


lr., 2012.eko urtren 21a 02:24(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Ba VideoLANen biltegi ofizialetan begiratuta:
> http://git.videolan.org/?p=vlc.git;a=history;f=po/eu.po;h=bef5de6e78c3da17aeb59e37098cce0bbb967804;hb=HEAD
>
> Xabier Aramendi berak entregatu ditu azken itzulpenak. Baina
> itzultzaileen zerrendan begiratuz gero:
> http://www.videolan.org/developers/i18n/
>
> Aritz Erkiaga agertzen da mantentzaile gisa. Oker ez banago Aritzek
> zerrenda honetan parte hartu izan du.
>
> Pertsona baten denbora eta lana baloratu beharra dago, baina kasu
> honetan uste dut urruti xamar doala eta emaitza erabiltzaileen
> kaltetarako dela, Ibaiek aipatu moduan.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Nik Ubuntu 11.04 erabiltzen dut eta VLC ingelesez agertzen zait eta ez 
dut asmorik Xabierren fitxategia instalatzeko zeren, ingelesa ez jakin 
arren, hobeto moldatzen naiz horrela bere itzulpenarekin baino. 
Lokalizazioa eskuragai jarri zuen egunean nik haren berri eman nuen 
(http://alexgabi.blogspot.com/2011/05/vlc-euskaraz.html) erabiltzen zuen 
euskara "estandarretik urruti xamar" egon arren. Une horretan uste nuen 
"desbideratze" horiek zuzentzen joango zirela baina ondoren 
azpitituluak.com-eko foroan Xabierrek esan zuen ez duela onartzen 
euskara batua, beraz iruditzen zait "desbideratzeak" nahita eginak 
direla. Gauzak horrela Ibairekin bat nator. Uste dut lokalizazio horrek 
mesede baino kalte egiten duela eta begiratu beharko zela modua 
lokalizazioa estandarrera ekartzeko.

Alex



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago