[Librezale] Nork itzultzen du VLC?
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Or, Urt 20, 22:40:44, CET 2012
Xabier Aramendi izeneko batek.
http://azpitituluak.com/euskaraz/1306089826
Azpitituluak itzultzen ditu gehien bat, baina baita softwarea ere. Vuze itzuli zuelako ezagutu nuen nik.
http://azpitituluak.com/euskaraz/1304375531
Beste batzuk ere kexatu dira egiten dituen itzulpenekin.
http://sustatu.com/1324296684#1324475377
Ez dakidana da nola demontre iritsi den itzulpen hori Ubuntuko VLCra.
Asier.
----- Original Message -----
> From: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Cc:
> Sent: Friday, January 20, 2012 9:53 PM
> Subject: [Librezale] Nork itzultzen du VLC?
>
>G abon denoi,
>
> gaur VLC erabili behar izan dut, normalean Totemekin gustora nabilen arren. Eta
> ikusi dut itzulpena ulertezina dela ordenagailua euskaraz erabiltzen duen
> edozeinentzat. Fitxategia beharrean Agiria, Utzi beharrean, Pantaila beharrean
> Ikusleiho,... eta abar eta abar, benetan, ezinezkoa ulertzeko. Ubuntun
> erabiltzen ari naiz, badaezpada ere, ez dakit beste sistemetan itzulpena berdina
> izango den...
>
> Eta Librezaleko webgunean daukagunez VLC, hemen komentatzen dut. Jartzen du
> EuskalGNUkoek itzultzen dutela, baina nik dakidala Gnome ere bai, eta hor ez
> ditut horrelako itzulpenak ikusi...
>
> Inork badauka honen berririk? Izan ere horrelako itzulpenek kalte egiten digute
> euskara ordenagailuetara zabaldu nahi dugunoi, eta ondo legoke itzulpenaren
> egilearekin harremanetan jarri eta egonkortuta dauden hitzak eta itzultzeko
> moduak azaltzea.
>
> Zer deritzozue?
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago