[Librezale] Nork itzultzen du VLC?

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Or, Urt 20, 21:53:38, CET 2012


Gabon denoi,

gaur VLC erabili behar izan dut, normalean Totemekin gustora nabilen 
arren. Eta ikusi dut itzulpena ulertezina dela ordenagailua euskaraz 
erabiltzen duen edozeinentzat. Fitxategia beharrean Agiria, Utzi 
beharrean, Pantaila beharrean Ikusleiho,... eta abar eta abar, benetan, 
ezinezkoa ulertzeko. Ubuntun erabiltzen ari naiz, badaezpada ere, ez 
dakit beste sistemetan itzulpena berdina izango den...

Eta Librezaleko webgunean daukagunez VLC, hemen komentatzen dut. Jartzen 
du EuskalGNUkoek itzultzen dutela, baina nik dakidala Gnome ere bai, eta 
hor ez ditut horrelako itzulpenak ikusi...

Inork badauka honen berririk? Izan ere horrelako itzulpenek kalte egiten 
digute euskara ordenagailuetara zabaldu nahi dugunoi, eta ondo legoke 
itzulpenaren egilearekin harremanetan jarri eta egonkortuta dauden 
hitzak eta itzultzeko moduak azaltzea.

Zer deritzozue?



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago