[Librezale] Nork itzultzen du VLC?
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Urt 21, 01:27:29, CET 2012
Zure loturak irakurri ostean argi daukat uste baino okerragoa dela
kontua... ez du horrela itzultzen euskaraz erabiltzen den hiztegi
estandarra ez duelako ezagutzen, baizik beretzat hori ez delako EUSKARA
(maiuskulaz, zuri erantzun zizun bezala), eta horregatik "lesbiana"
beharrean erabiltzen duela "emaberekundekoia"...
Orduan nik zuzenean uste dut lortu beharko genukeela VLCren itzulpen
ofizialetan ez agertzea berak egindakoa. Badakizue Ubuntun bakarrik
gertatzen den hori, edo beste sistemetarako VLCak ondo dauden? Ze
Launchpadetik behintzat ezin da itzuli, beraz nik uste dut beste
sistemetan ere berdina gertatuko dela.
or., 2012.eko urtren 20a 22:40(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Xabier Aramendi izeneko batek.
>
> http://azpitituluak.com/euskaraz/1306089826
>
> Azpitituluak itzultzen ditu gehien bat, baina baita softwarea ere. Vuze itzuli zuelako ezagutu nuen nik.
>
> http://azpitituluak.com/euskaraz/1304375531
> Beste batzuk ere kexatu dira egiten dituen itzulpenekin.
>
> http://sustatu.com/1324296684#1324475377
>
> Ez dakidana da nola demontre iritsi den itzulpen hori Ubuntuko VLCra.
>
> Asier.
>
>
>
>
> ----- Original Message -----
>> From: Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Cc:
>> Sent: Friday, January 20, 2012 9:53 PM
>> Subject: [Librezale] Nork itzultzen du VLC?
>>
>> G abon denoi,
>>
>> gaur VLC erabili behar izan dut, normalean Totemekin gustora nabilen arren. Eta
>> ikusi dut itzulpena ulertezina dela ordenagailua euskaraz erabiltzen duen
>> edozeinentzat. Fitxategia beharrean Agiria, Utzi beharrean, Pantaila beharrean
>> Ikusleiho,... eta abar eta abar, benetan, ezinezkoa ulertzeko. Ubuntun
>> erabiltzen ari naiz, badaezpada ere, ez dakit beste sistemetan itzulpena berdina
>> izango den...
>>
>> Eta Librezaleko webgunean daukagunez VLC, hemen komentatzen dut. Jartzen du
>> EuskalGNUkoek itzultzen dutela, baina nik dakidala Gnome ere bai, eta hor ez
>> ditut horrelako itzulpenak ikusi...
>>
>> Inork badauka honen berririk? Izan ere horrelako itzulpenek kalte egiten digute
>> euskara ordenagailuetara zabaldu nahi dugunoi, eta ondo legoke itzulpenaren
>> egilearekin harremanetan jarri eta egonkortuta dauden hitzak eta itzultzeko
>> moduak azaltzea.
>>
>> Zer deritzozue?
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago