[Librezale] Software estrategikoa euskaraz Re: Firebug eta Eclipse
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Al, Abe 17, 16:54:54, CET 2012
lr., 2012.eko aberen 15a 18:23(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> lr., 2012.eko aberen 15a 12:01(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>> Badakit Firefoxen lokalizazioan aritzen diren zenbait taldek jatorrizko
>> testuak erabiltzen dituztela garapen kontuak direnean; erabiltzaile
>> arruntak bistan izango dituen testuei ematen zaie lehentasuna, nolabait.
>>
>> Zein estrategia jarraitu behar genuke guk?
> Nire ustez Librezalek ez dauka estrategia askorik. Nahi duenak nahi
> duena euskaratu eta euskaraketa horiek denboran zehar eta bertsioetan
> zehar mantentzen saiatu. Hortik aurrera, ez dugu nik dakidala inoiz
> estrategiarik adostu ez landu. Orain arte behintzat...
>
Ados nago Txopik dioenarekin. Nik ere nire gustuko aplikazioak, edo
erabiltzen ditudanak, euskaratzen ditut. Hala ere bai batzuetan
begiratzen diodala aplikazioen estrategikotasunari.
Bere garaian egin nuen zerrenda bat[1] euskaraz edukitzea interesgarriak
liratekeen aplikazioekin, baina nik dakidala ez da inor jarri horiek
euskaratzen. Agian lehenengo eta behin zerrenda hori eguneratu beharko
litzateke, uste dut ez dagoela oso ondo egina eta hutsuneak daudela.
Hortik abiatuta norbaitek ikusten badu euskaraz egotea oso interesgarria
den aplikazioren bat dagoela, nik lagunduko diot ahal dudan heinean.
Asier.
[1]http://librezale.org/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago