[Librezale] Firebug eta Eclipse
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Lar, Abe 15, 18:23:09, CET 2012
lr., 2012.eko aberen 15a 12:01(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa Asier,
>
> lr., 2012.eko aberen 08a 21:46(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo Librezaleok,
>>
>> Web garapenerako Firebug [1][2] tresna ezaguna 1.11 bertsiotik aurrera
>> euskaraz erabil daitekeela jakinarazi nahi dizuet.
>> Lankide/adiskide batekin batera itzuli dut. Itzulpena
>> http://www.babelzilla.org/ erabiliz burutu dugu eta unean %100 dago
>> itzulita.
>> Errorerik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu daitekeela uste baduzue
>> jakinarazi zerrenda honetan edo sortu erabiltzaile
>> bat babelzilla.org-en eta zuzendu.
>
> Konturatu naiz bai bat-batean euskaraz dagoela, egunero erabiltzen
> baitut tresna hau. Dena den, eta egia aitortuta, garapenerako tresnak
> jatorrizko hizkuntzan izatea nahiago duen horietako bat naiz.
>
> Honekin lotuta, Firefoxek ere baditu web garapenerako tresnak (bai eta
> garapenarekin lotutako beste hainbat abisu- eta errore-mezu ere), eta
> hainbat testu ziurrenik oso antzekoak izango direnez, bertatik hartzen
> saia zaitezke.
Ideia ona :-)
>
> Dena den, betidanik izan dudan zalantza bat plazaratu nahi nuke: merezi
> du hauek euskaraz izateak? Eskatzen duen lan eskergak badu eraginik edo
> erabilpenik? Esfortzuak beste eremu batzuetara zuzendu beharko lirateke?
> Tresna hauen erabiltzaileek nahiago dituzte garapenerako kontuak
> jatorrizko hizkuntzan edo bitxo arraro bakarra naiz?
Nik uste hori ohitura kontua dela. Dena edo gehiena ingelesez dagoenez
(batez ere berriena), azkenean ingeles teknikoa erabiltzen dugu,
horregatik hizkuntza aldatzea arraro egiten zaigu.
>
> Badakit Firefoxen lokalizazioan aritzen diren zenbait taldek jatorrizko
> testuak erabiltzen dituztela garapen kontuak direnean; erabiltzaile
> arruntak bistan izango dituen testuei ematen zaie lehentasuna, nolabait.
>
> Zein estrategia jarraitu behar genuke guk?
Nire ustez Librezalek ez dauka estrategia askorik. Nahi duenak nahi
duena euskaratu eta euskaraketa horiek denboran zehar eta bertsioetan
zehar mantentzen saiatu. Hortik aurrera, ez dugu nik dakidala inoiz
estrategiarik adostu ez landu. Orain arte behintzat...
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago