[Librezale] Firebug eta Eclipse

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 17, 10:38:03, CET 2012


lr., 2012.eko aberen 15a 18:23(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> lr., 2012.eko aberen 15a 12:01(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>>
>> Badakit Firefoxen lokalizazioan aritzen diren zenbait taldek jatorrizko
>> testuak erabiltzen dituztela garapen kontuak direnean; erabiltzaile
>> arruntak bistan izango dituen testuei ematen zaie lehentasuna, nolabait.
>>
>> Zein estrategia jarraitu behar genuke guk?
>
> Nire ustez Librezalek ez dauka estrategia askorik. Nahi duenak nahi
> duena euskaratu eta euskaraketa horiek denboran zehar eta bertsioetan
> zehar mantentzen saiatu. Hortik aurrera, ez dugu nik dakidala inoiz
> estrategiarik adostu ez landu. Orain arte behintzat...

Bai noski.

Dena den, eta ikusita inork ez daukala oparitzeko denborarik, 
transmititu nahi nuena zen burugabe xamarra izan daitekeela ohiko 
erabiltzailearengan batere eraginik ez duten zatiei lehentasuna ematea. 
Zer da estrategikoagoa (eta ildo honetan zihoan nire galdera, ez mundua 
menperatzeko estrategia bateratu tankeran ;), Anjuta euskaraz izatea edo 
OpenERP? Erantzuna agerikoa delakoan nago.

Ez gaizki ulertu ordea, honekin ez dut esan nahi bata euskaraz izan 
beharko genukeela baina bestea ez. Biak ala biak badira, hobe.


(OpenERP aipatu dudala, eta bitxikeria modura, egileak honen historia 
kontatu du bere blogean: http://v6.openerp.com/node/1291)



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago