[Librezale] Firebug eta Eclipse
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Lar, Abe 15, 12:01:07, CET 2012
Aupa Asier,
lr., 2012.eko aberen 08a 21:46(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
>
> Web garapenerako Firebug [1][2] tresna ezaguna 1.11 bertsiotik aurrera
> euskaraz erabil daitekeela jakinarazi nahi dizuet.
> Lankide/adiskide batekin batera itzuli dut. Itzulpena
> http://www.babelzilla.org/ erabiliz burutu dugu eta unean %100 dago
> itzulita.
> Errorerik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu daitekeela uste baduzue
> jakinarazi zerrenda honetan edo sortu erabiltzaile
> bat babelzilla.org-en eta zuzendu.
Konturatu naiz bai bat-batean euskaraz dagoela, egunero erabiltzen
baitut tresna hau. Dena den, eta egia aitortuta, garapenerako tresnak
jatorrizko hizkuntzan izatea nahiago duen horietako bat naiz.
Honekin lotuta, Firefoxek ere baditu web garapenerako tresnak (bai eta
garapenarekin lotutako beste hainbat abisu- eta errore-mezu ere), eta
hainbat testu ziurrenik oso antzekoak izango direnez, bertatik hartzen
saia zaitezke.
Dena den, betidanik izan dudan zalantza bat plazaratu nahi nuke: merezi
du hauek euskaraz izateak? Eskatzen duen lan eskergak badu eraginik edo
erabilpenik? Esfortzuak beste eremu batzuetara zuzendu beharko lirateke?
Tresna hauen erabiltzaileek nahiago dituzte garapenerako kontuak
jatorrizko hizkuntzan edo bitxo arraro bakarra naiz?
Badakit Firefoxen lokalizazioan aritzen diren zenbait taldek jatorrizko
testuak erabiltzen dituztela garapen kontuak direnean; erabiltzaile
arruntak bistan izango dituen testuei ematen zaie lehentasuna, nolabait.
Zein estrategia jarraitu behar genuke guk?
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago