[Librezale] Firebug eta Eclipse

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Abe 12, 21:01:46, CET 2012


Lan bikaina, Asier!

Biak dexente erabiltzen ditut, beraz akatsen bat-edo ikusten badut 
esango dizut, baina oraingoz ikusi dudanagatik oso itzulpen txukuna da.
Eclipse itzultzeko denborarik ez dut, baina egia esan uste nuen itzulita 
egongo zela, horren tresna ezaguna izanda... nik lanean erabiltzen dut 
eta han ingelesez daukat konfiguratuta ordenagailua (Javarekin arazo 
batzuk...). Baina seguru jende askok eskertuko duela Eclipse ere itzultzea.

Ondo izan!

lr., 2012.eko aberen 08a 21:46(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
>
> Web garapenerako Firebug [1][2] tresna ezaguna 1.11 bertsiotik aurrera 
> euskaraz erabil daitekeela jakinarazi nahi dizuet.
> Lankide/adiskide batekin batera itzuli dut. Itzulpena 
> http://www.babelzilla.org/ erabiliz burutu dugu eta unean %100 dago 
> itzulita.
> Errorerik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu daitekeela uste 
> baduzue jakinarazi zerrenda honetan edo sortu erabiltzaile
> bat babelzilla.org-en eta zuzendu.
> Librezaleko wikiko zein ataletan gehitu behar nuke Firebug? Behar bada 
> Garapenerako tresnak edo antzeko atal bat sortu behar genuke.
>
> Bestalde, Eclipse garapen-ingurune integratua [3][4] euskaratzen hasi 
> naizela jakinarazi nahi dizuet. Horretarako euskara Eclipseren
> lokalizazioan erabiltzen den Babel [5] plataformara gehitzeko eskaera 
> egin nuen [6] eta hasieran zailtasun batzuk izan arren azkenean onartu
> zidaten eskaera [7].
> Itzulpenean parte hartu nahi izanez gero, Eclipse proiektuan 
> erabiltzaile bat sortu behar duzue [8], ondoren saioa hasi [9],
> itzulpenen orrira joan [10] eta bertan euskara hautatu.
>
> Izan libre izan euskaldun
>
> Asier Iturralde Sarasola
>
> [1] https://www.getfirebug.com/
> [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Firebug
> [3] http://www.eclipse.org/
> [4] http://eu.wikipedia.org/wiki/Eclipse
> [5] https://babel.eclipse.org/babel/
> [6] https://bugs.eclipse.org/bugs/show_bug.cgi?id=392393
> [7] http://babel.eclipse.org/babel/languages.php
> [8] https://dev.eclipse.org/site_login/createaccount.php
> [9] https://babel.eclipse.org/babel/login.php
> [10] http://babel.eclipse.org/babel/translate.php
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121212/fde59536/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago