[Librezale] eXeLearning tresnaren euskarazko bertsioari buruz
José Miguel Andonegi
jmandonegi a bildua ulhi.net
Ast, Abe 13, 12:05:49, CET 2012
Kaixo:
Ez dakit eXeLearning tresna ezagutzen duzuen al ez. Orain dela urte batzuk
Zelanda Berrian sortutako maketazio tresna bat da eta ikasketa edukiak
sortzeko balio du. Bere garaian Asmoz fundazioak euskaratu zuen:
http://www.asmoz.org/index.php?option=com_content&view=article&id=131&Itemid=101&lang=eu,
eta azkeneko partez, tresnaren garapenari bultzada berri bat eman zaio
hainbat erakunde eta garatzaileen lanari esker. Atzo bertan argitaratu zen
azken bertsioa. Webgune honetan jaso dezakezue proiektuaren berri:
http://exelearning.net/?lang=eu
Garapen berrien ondorioz, kate berriak sortu dira eta Andoni Tolosa eta
biok ibili gara euskarazko bertsioaren eguneraketa lana egiten. Gainera,
TinyMCE-ren azken bertsioa erabiltzen denez, proiektu horren webgunean
eskaintzen diren kateak eguneratu ditugu:
http://www.tinymce.com/i18n/index.php?ctrl=lang&act=download&pr_id=1
Tresna hauen euskarazko bertsioan ekarpenik egin nahi baduzue, proiektuan
parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekarpenak, eztabaidak eta holakoak,
posta zerrenda honen bidez egin ditzakegu edo, nahi izanez gero eXe-ren
foroetan.
Azkenik, proiektua interesgarria iruditzen bazaizue, eskertuko genuke zuen
webguneko aplikazio zerrendan sartzea: http://librezale.org/wiki/Hezkuntza
Ondo segi!
--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121213/90c78e98/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago