Kaixo:

Ez dakit eXeLearning tresna ezagutzen duzuen al ez. Orain
dela urte batzuk Zelanda Berrian sortutako maketazio tresna bat da eta
ikasketa edukiak sortzeko balio du. Bere garaian Asmoz fundazioak
euskaratu zuen: http://www.asmoz.org/index.php?option=com_content&view=article&id=131&Itemid=101&lang=eu,
eta azkeneko partez, tresnaren garapenari bultzada berri bat eman zaio
hainbat erakunde eta garatzaileen lanari esker. Atzo bertan argitaratu
zen azken bertsioa. Webgune honetan jaso dezakezue proiektuaren berri: http://exelearning.net/?lang=eu

Garapen berrien ondorioz, kate berriak sortu dira eta Andoni Tolosa
eta biok ibili gara euskarazko bertsioaren eguneraketa lana egiten.
Gainera, TinyMCE-ren azken bertsioa erabiltzen denez, proiektu horren
webgunean eskaintzen diren kateak eguneratu ditugu: http://www.tinymce.com/i18n/index.php?ctrl=lang&act=download&pr_id=1

Tresna hauen euskarazko bertsioan ekarpenik egin nahi baduzue,
proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekarpenak, eztabaidak
eta holakoak, posta zerrenda honen bidez egin ditzakegu edo, nahi izanez
gero eXe-ren foroetan.

Azkenik, proiektua interesgarria iruditzen bazaizue, eskertuko genuke zuen webguneko aplikazio zerrendan sartzea: http://librezale.org/wiki/Hezkuntza

Ondo segi!