[Librezale] eXeLearning tresnaren euskarazko bertsioari buruz
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Abe 14, 21:03:29, CET 2012
og., 2012.eko aberen 13a 12:05(e)an, José Miguel Andonegi(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Ez dakit eXeLearning tresna ezagutzen duzuen al ez. Orain dela urte batzuk
> Zelanda Berrian sortutako maketazio tresna bat da eta ikasketa edukiak
> sortzeko balio du. Bere garaian Asmoz fundazioak euskaratu zuen:
> http://www.asmoz.org/index.php?option=com_content&view=article&id=131&Itemid=101&lang=eu,
> eta azkeneko partez, tresnaren garapenari bultzada berri bat eman zaio
> hainbat erakunde eta garatzaileen lanari esker. Atzo bertan argitaratu zen
> azken bertsioa. Webgune honetan jaso dezakezue proiektuaren berri:
> http://exelearning.net/?lang=eu
>
> Garapen berrien ondorioz, kate berriak sortu dira eta Andoni Tolosa eta
> biok ibili gara euskarazko bertsioaren eguneraketa lana egiten. Gainera,
> TinyMCE-ren azken bertsioa erabiltzen denez, proiektu horren webgunean
> eskaintzen diren kateak eguneratu ditugu:
> http://www.tinymce.com/i18n/index.php?ctrl=lang&act=download&pr_id=1
>
> Tresna hauen euskarazko bertsioan ekarpenik egin nahi baduzue, proiektuan
> parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekarpenak, eztabaidak eta holakoak,
> posta zerrenda honen bidez egin ditzakegu edo, nahi izanez gero eXe-ren
> foroetan.
>
> Azkenik, proiektua interesgarria iruditzen bazaizue, eskertuko genuke zuen
> webguneko aplikazio zerrendan sartzea: http://librezale.org/wiki/Hezkuntza
Hezkuntza ataleko orrialdean sartu dut eta eXeLearning-entzako orrialdea
ere sortu dut:
http://librezale.org/wiki/EXeLearning
Mesedez, errepasatu edukia eta zerbait zuzendu, aldatu edo gehitu nahi
izanez gero, zerrendan esan (edo zuek egiten saiatu).
>
> Ondo segi!
Berdin!
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago