[Librezale] Nork itzultzen du VLC?
asier iturralde
asier.iturralde a bildua gmail.com
Al, Api 16, 01:35:19, CEST 2012
Primeran! Pozten naiz. VLC gustoko dut baina momentuan daukan itzulpenak
erabiltzeko gogoak kentzen dizkit. Hitz batzuk asmatutakoak direlakoan
nago, adibidez, "papergakoa". Google bilaketa bat egin dut eta ez dut ezer
aurkitu. Testuinguruagatik arbela/portapapeles/clipboard dela esango nuke.
Asier Iturralde Sarasola
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
apiren 15a 23:10):
> Oier Mees<oier.mees a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> apiren 15a 20:33):
> > Berririk badago gai honen inguruan? Julen bidali al dezu itzulpena?
> > Baiezkoan, onartu dute?
>
> Ez, aurrekoan esan nuen tankeran 2.0.1era eguneratu eta itzulpena
> orrazten nabil.
>
> Bidaliko diedana ez da %100ean egongo baina interfazean gehien ikusten
> diren kateak itzulita egotea nahi nuke (batez ere, aurretik itzulita
> daudelako baina merge-a egitean fuzzy modura markatuta).
>
> Aste honetan egin nahi nuke tramitea (Firefox eta Thunderbirden
> Aurora-rekin batera), ondorengo sei asteetan ez bada offline oso
> offline egongo bainaiz.
>
> Eskerrik asko gogoraratzeagatik halere.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120416/1b06ff89/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago