[Librezale] Libravatar euskaratuta dago

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Iga, Api 15, 22:14:59, CEST 2012


Kaixo Librezaleok,

Libravatar avatar-en ostatatze zerbitzuaren euskaraketa gehitu dut
Librezaleko proiektuen zerrendan, sare sozialak atalean.

Libravatar [1] beste webguneei zure avatar-a (profileko argazkia)
eskaintzen dien zerbitzua da. Kontu bat sortzen baduzu, zure argazkia
agertuko da zure e-posta helbidea erabiltzen duzun foro edo blogetako
iruzkinetan.
AGPL lizentzia du eta domeinu izen baten jabeei Libravatar-en instantzia
propioa erabili eta avatar-ak zerbitzatzeko aukera eskaintzen die [2].
Gravatar-en alternatiba librea da.

Libravatar-en lokalizazioa Launchpad plataforman burutzen da [3]. Unean
proiektua osorik euskaratuta dago. Nabigatzailea euskaraz badaukazue
Libravatar.org zerbitzua euskaraz erabil dezakezue.

Librezale.org-eko albisteetako iruzkinetan agertzen diren avatar-ak
gravatar-ekoak al dira? Adibidez, albiste honetako [4] iruzkinetan ikus
daitekeen Anderren avatar-a hala da [5]. Ondo legoke libravatar-eko
avatar-ak ere erabiltzeko aukera edukitzea. Behar bada dagoeneko posible
da, ez dut probatu. Nahi izanez gero Wordpress-entzako plugin bat badago
[6][7].

Izan libre izan euskaldun

Asier Iturralde Sarasola

[1] https://www.libravatar.org/
[2] http://wiki.libravatar.org/running_your_own/
[3]
https://translations.launchpad.net/libravatar/trunk/+pots/libravatar/eu/+translate
[4]
http://librezale.org/2012/01/10/nabigatzaileen-abiadura-eta-ahalmenak-firefox-9-0-1-vs-chrome-16-0-vs-opera-11-60/
[5]
http://0.gravatar.com/avatar/878bd37a501ce8c81e1e51551e9da72d?s=36&d=http%3A%2F%2F0.gravatar.com%2Favatar%2Fad516503a11cd5ca435acc9bb6523536%3Fs%3D36&r=G
[6] http://wiki.libravatar.org/libraries/
[7] http://wordpress.org/extend/plugins/libravatar/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120415/6d973b1f/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago