[Librezale] Spama wikian
Mikel Iturbe Urretxa
mikel a bildua hamahiru.org
Iga, Api 15, 09:53:34, CEST 2012
Piarres Beobide<pi a bildua beobide.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
apiren 15a 02:12):
> Iepa
>
> Nik administratzaile kontua dut, edo hobe esana, nire kontuak
> administrazio baimenak ditu, baina ez nahiz gai aldaketa hori non egin
> beharko zen aurkitzeko :(
>
> Nahi baduzu emango dizkizut zuri administratzaile baimen horiek edo
> bestela esplikau wikia erabiltzen ez duen batentzako moduan nola egin
> aldaketa eta ni saiatuko egiten.
>
> ala...
>
Egunon Pi,
Aldaketak egina daude jada eta orain erabiltzailea sortzeko galdera
erraz bat erantzun behar da. Dena den azalduko dut zer egin dudan,
norbaitek halakorik egin nahiko balu bere MW instalazioan:
Aldaketa horiek (erabiltzaileen erregistroa desgaitu, captcha
aktibatu...) ezin dira MediaWiki-tik bertatik egin. MediaWiki
instalatuta dagoen karpetan LocalSettings.php fitxategia editatu behar
da aldaketa horiek egiteko.
Erabiltzaileak ez erregsitratzeko $wgGroupPermissions aldagaiari
editatu behar da:
$wgGroupPermissions['*']['createaccount'] = false;
Eta erabiltzaileak erregistratu bai, baina captcha bat izateko
erregistratzerakoan, hurrengoa jarri behar da LocalSettings.php-n
(ConfirmEdit hedapena instalatuta izan behar da aurretik extensions
direktorioan):
#[Librezale] Captcha
require_once( "$IP/extensions/ConfirmEdit/ConfirmEdit.php" );
require_once( "$IP/extensions/ConfirmEdit/QuestyCaptcha.php" );
#Captcha mota
$wgCaptchaClass = 'QuestyCaptcha';
#Galderak
$wgCaptchaQuestions[] = array ('question' => "Zenbat da hiru gehi
bost? Idatzi zenbakia.", 'answer' => "8");
Gero ConfirmEdit.php fitxategian adierazten da noiz eskatu nahi den
erabiltzaileak galderari erantzutea:
$wgCaptchaTriggers['createaccount'] = true;
$wgCaptchaTriggers['badlogin'] = true;
Dena den, esan bezala, Librezaleko wikirako egina dago ya. :-)
mikel
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago