[Librezale] Spama wikian
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Api 15, 12:38:40, CEST 2012
Ez dakit zer gertatu den, baina orain ez dut wikiko ezer ikusten. Nire arazoa da bakarrik?
Asier.
----- Original Message -----
> From: Mikel Iturbe Urretxa <mikel a bildua hamahiru.org>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Cc:
> Sent: Sunday, April 15, 2012 9:53 AM
> Subject: Re: [Librezale] Spama wikian
>
> Piarres Beobide<pi a bildua beobide.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> apiren 15a 02:12):
>> Iepa
>>
>> Nik administratzaile kontua dut, edo hobe esana, nire kontuak
>> administrazio baimenak ditu, baina ez nahiz gai aldaketa hori non egin
>> beharko zen aurkitzeko :(
>>
>> Nahi baduzu emango dizkizut zuri administratzaile baimen horiek edo
>> bestela esplikau wikia erabiltzen ez duen batentzako moduan nola egin
>> aldaketa eta ni saiatuko egiten.
>>
>> ala...
>>
>
> Egunon Pi,
>
> Aldaketak egina daude jada eta orain erabiltzailea sortzeko galdera
> erraz bat erantzun behar da. Dena den azalduko dut zer egin dudan,
> norbaitek halakorik egin nahiko balu bere MW instalazioan:
>
> Aldaketa horiek (erabiltzaileen erregistroa desgaitu, captcha
> aktibatu...) ezin dira MediaWiki-tik bertatik egin. MediaWiki
> instalatuta dagoen karpetan LocalSettings.php fitxategia editatu behar
> da aldaketa horiek egiteko.
>
> Erabiltzaileak ez erregsitratzeko $wgGroupPermissions aldagaiari
> editatu behar da:
>
> $wgGroupPermissions['*']['createaccount'] = false;
>
> Eta erabiltzaileak erregistratu bai, baina captcha bat izateko
> erregistratzerakoan, hurrengoa jarri behar da LocalSettings.php-n
> (ConfirmEdit hedapena instalatuta izan behar da aurretik extensions
> direktorioan):
>
> #[Librezale] Captcha
> require_once( "$IP/extensions/ConfirmEdit/ConfirmEdit.php" );
> require_once( "$IP/extensions/ConfirmEdit/QuestyCaptcha.php" );
> #Captcha mota
> $wgCaptchaClass = 'QuestyCaptcha';
> #Galderak
> $wgCaptchaQuestions[] = array ('question' => "Zenbat da hiru
> gehi
> bost? Idatzi zenbakia.", 'answer' => "8");
>
> Gero ConfirmEdit.php fitxategian adierazten da noiz eskatu nahi den
> erabiltzaileak galderari erantzutea:
>
> $wgCaptchaTriggers['createaccount'] = true;
> $wgCaptchaTriggers['badlogin'] = true;
>
> Dena den, esan bezala, Librezaleko wikirako egina dago ya. :-)
>
> mikel
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago