[Librezale] Aurkezpena eta F-Droid

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Api 5, 23:08:57, CEST 2012


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
apiren 05a 02:16):
> Aupa Asier, ongi etorri.
>
> asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko apiren 05a 01:29):
>>
>> Wiki-an aplikazioaren datuak sartzen ari nintzela Androiderako
>> aplikazioentzako deskargarako estekarik ez dagoela konturatu naiz. GNU/Linux
>> sistemetarako deskargentzat linux_url dago, MacOSX-erako osx_url,
>> Windows-erako win_url eta abar. Logikari jarraituz android_url erabiltzen
>> saiatu naiz baina ez du funtzionatu. Azkenean webapp_url erabili dut, baina
>> beharrezko ikusten dut Androiderako deskargentzat esteka berezi bat sortzea.
>>
>
> Gehitu dut eremu berri hori Proiektuak txantiloian. Momentuz ikonorik
> gabe bistaratuko da, ez baitaukat astirik orain horrekin hasteko.
>

Txopiri esker orain ikonoa ere badaukagu. Eguneratuta dago F-Droiden orria.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago