[Librezale] Itzulpen bat konpon dezaten laguntza
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Api 4, 18:57:28, CEST 2012
Milesker denoi!
Thunderbirdenari kasurik ez diote egiten, baina behintzat Firefoxerako
hedapena egoeraz aldatu da, Triaged-etik Cofirmed-era. Ea eguneratzen
duten itzulpena...
Ondo ibili!
ar., 2012.eko apiren 03a 22:44(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Gabon denoi!
>
> Laguntza eske nator berriro. Kontua da Ubuntu Firefox eta
> Thunderbirdekin integratzeko bi hedapen [1][2] daudela,
> mezularitza-menuan eta abiarazlean bi aplikaziook ager daitezen, eta
> beste zenbait gauzatan ere laguntzeko. Hedapen hauen itzulpena ez da
> Ubuntuko beste gauzak bezala Launchpad bidez zuzenean egiten.
>
> Une honetan bi hedapenek itzulpen akatsak dituzte edo osatu gabe
> daude. Uste dut hemen noizbait aipatu izan dela, Firefox eguneratzen
> denean mezu bat azaltzen dela "berrasiarazi" hitzarekin. Ba adibidez
> hori hedapen hauen kontua da.
>
> Ubunturen aurreko bertsioan konpondutako itzulpena bidali nuen, eta
> bug bat sortu nuen[3] Launchpaden itzulpen eguneratua erabil zezaten,
> baina kasurik ez :(
>
> Oraingoan Thunderbirden integraziorako hedapenarekin ere bug berri bat
> sortu dut, baina astebete edo pasatu da eta ez dirudi jaramonik egiten
> dutenik... japonierazko itzulpenari buruzko bug batekin kasu egin
> zuten, beraz uste dut kontua dela ikusten dutela ez diola bugak jende
> askori eragiten.
>
> Horregatik, gutxienez Launchpaden kontua daukazuenoi eskatu nahi
> nizueke *bugetara ([4] eta [5])* sartu, ezkerrean goian azaltzen den
> "This bug affects X people. Does this bug affect you?" loturan klikatu
> eta baietz aukeratzea. Ea gutxienez horrela itzulpena onartzen duten,
> ze urteak dira itzulpen horiek oker daudela...
>
> Eskerrik asko aldez aurretik! Eta ondo pasa oporrak!
>
> [1] https://launchpad.net/ubuntu/+source/ubufox
> [2] https://launchpad.net/messagingmenu-extension
> [3] https://bugs.launchpad.net/ubuntu/+source/ubufox/+bug/883288
>
> [4] https://bugs.launchpad.net/ubuntu/+source/ubufox/+bug/961602
> [5] https://bugs.launchpad.net/messagingmenu-extension/+bug/961542
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120404/733ca407/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago