[Librezale] Itzulpen bat konpon dezaten laguntza

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
As, Api 3, 22:44:53, CEST 2012


Gabon denoi!

Laguntza eske nator berriro. Kontua da Ubuntu Firefox eta 
Thunderbirdekin integratzeko bi hedapen [1][2] daudela, 
mezularitza-menuan eta abiarazlean bi aplikaziook ager daitezen, eta 
beste zenbait gauzatan ere laguntzeko. Hedapen hauen itzulpena ez da 
Ubuntuko beste gauzak bezala Launchpad bidez zuzenean egiten.

Une honetan bi hedapenek itzulpen akatsak dituzte edo osatu gabe daude. 
Uste dut hemen noizbait aipatu izan dela, Firefox eguneratzen denean 
mezu bat azaltzen dela "berrasiarazi" hitzarekin. Ba adibidez hori 
hedapen hauen kontua da.

Ubunturen aurreko bertsioan konpondutako itzulpena bidali nuen, eta bug 
bat sortu nuen[3] Launchpaden itzulpen eguneratua erabil zezaten, baina 
kasurik ez :(

Oraingoan Thunderbirden integraziorako hedapenarekin ere bug berri bat 
sortu dut, baina astebete edo pasatu da eta ez dirudi jaramonik egiten 
dutenik... japonierazko itzulpenari buruzko bug batekin kasu egin zuten, 
beraz uste dut kontua dela ikusten dutela ez diola bugak jende askori 
eragiten.

Horregatik, gutxienez Launchpaden kontua daukazuenoi eskatu nahi nizueke 
*bugetara ([4] eta [5])* sartu, ezkerrean goian azaltzen den "This bug 
affects X people. Does this bug affect you?" loturan klikatu eta baietz 
aukeratzea. Ea gutxienez horrela itzulpena onartzen duten, ze urteak 
dira itzulpen horiek oker daudela...

Eskerrik asko aldez aurretik! Eta ondo pasa oporrak!

[1] https://launchpad.net/ubuntu/+source/ubufox
[2] https://launchpad.net/messagingmenu-extension
[3] https://bugs.launchpad.net/ubuntu/+source/ubufox/+bug/883288

[4] https://bugs.launchpad.net/ubuntu/+source/ubufox/+bug/961602
[5] https://bugs.launchpad.net/messagingmenu-extension/+bug/961542
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120403/70262c14/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago