[Librezale] identi.ca euskaraz

txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ira 22, 16:54:34, CEST 2011


On Thu, 22 Sep 2011 12:28:48 +0200, Asier Arsuaga wrote:
> Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> iraren 22a 11:37):
>>>________________________________
>>>From: Gorka Azkarate Zubiaur <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
>>>To: librezale a bildua librezale.org
>>>Sent: Thursday, September 22, 2011 11:27 AM
>>>Subject: [Librezale] identi.ca euskaraz
>>>
>>>
>>>Aupa Librezaleok,
>>>
>>>galdera bat,
>>>
>>>mikroblogeatzen ibiltzeko, euskaraz eta software librean, oraindik 
>>> aukerarik ez dago, ezta?
>>>
>>>identi.ca euskaratzeko aukera aztertu zenutenok; nola zegoen kontua?
>>>
>>>StatusNet euskaratuta egotearen ondorioa zein izango da erabiltzaile 
>>> arruntontzat?
>>>
>>>http://librezale.org/wiki/StatusNet
>>>
>>
>>
>> Identi.ca eguneratu zuten pasa den astean. Oraintxe bertan logeatu 
>> naiz eta ezarpenetan aukeran ditudan hizkuntzak begiratu ditut. Lehen 
>> baino hizkuntza gehiago daude, baina ez da euskara agertzen (bai 
>> katalana eta galiziera).
>>
>> Agian oraindik ez da euskaratu identi.ca-koek exijitzen duten 
>> guztia, gure hizkuntza zerrenda horretan agertzeko. Ez dut begiratu 
>> zein den euskaratu beharreko minimo hori, baina identi.ca euskaraz 
>> nahi badugu komenigarria litzateke hori begiratzea.
>>
>> Asier.
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
> Aupa
>
>> mikroblogeatzen ibiltzeko, euskaraz eta software librean, oraindik 
>> aukerarik ez dago, ezta?
>
> @aitor bai, status.blogsoviet.com erabiltzera gonbidatuta zaudete.
> Milaka erabiltzaile erregistratzen hasten ez diren bitartean erabil
> dezakezu lasai. 140.lasartegorria.net ere martxan jarri zutela
> badakit.
>
>> Agian oraindik ez da euskaratu identi.ca-koek exijitzen duten 
>> guztia, gure hizkuntza zerrenda horretan agertzeko. Ez dut begiratu 
>> zein den euskaratu beharreko minimo hori, baina identi.ca euskaraz 
>> nahi badugu komenigarria litzateke hori begiratzea.
>
> @asiersar itzulitako kate kopuruan behintzat, Identican dauden,
> Afrikaans edo Egyptian Spoken Arabic baino gehiago dauzkagu euskeraz
> itzulita. Ikusi:
> https://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet/stats/trunk

Identi.ca-ko kideek esan zidatenaren arabera [1], StatusNet zerbitzari 
horretan euskara gaitzeko StatusNet Core paketearen %35a da gutxienez 
euskaratu beharrekoa. Guk Asier Arsuagak bidalitako esteka horretan 
ikusten den bezala, %96,86 euskaratu dugu. Beraz, ez dakit zergatik 
ordundik hona ez duten Identi.ca euskaraz erabiltzeko gaitu. Gainera, 
pasa den astean Identi.ca webguneko interfazea mordoa aldatu dute eta ez 
dakit bertsio berri baten emaitza den edo zer.

Aurreko euskaraketan argi atera nuen gauza bakanetakoa StatusNet-ek 
TranslateWiki erabiltzen duela itzulpenentzako eta TranslateWiki-n 
azkena ez den bertsio bat egon daitekeela. Hori da nik atera nuen 
ondorioa PO fitxategiekin gora eta behera ibili eta gero. Nahiko 
nahaztea da guztia...

>
> twitter behin eta berriro euskeratzea eskatzen den hontan, ondo 
> legoke
> software librea erabiltzen duen identi.ca-k aurre hartzea. ETBko
> saioren batean facebook eta twitterrez gain identi.ca bidez
> kontaktatzeko aukera jartzen zuten, teknoflash izan daiteke?
>
> Gure kasurako, status.blogsoviet.com euskeraz azal zedin, librezalen
> itzuli genuen po bertsio ezberdina zela-eta, msmerge erabiliz
> fitxategi berri bat sortu behar izan genuen. Nik ez nuen lortu eta
> azkenean teketenek egin zuen. StatusNet erabiltzen joan garen einean
> moldaketa batzuk egin dizkiot itzulpen batzuk ez zirelako egokiak
> (kontestuan errezagoa da itzultzea). Po fitxategi hori behar izanez
> gero...

Bai, esan den bezala, euskaraz dabilen bapateko mezularitza webgune 
nagusia hau da:
http://status.blogsoviet.com/

Ez hori bakarrik, bertan dabilen komunitateak euskaraz idazten du 
gainera. Gaia atera denez, zorionak eman nahi dizkizuet ekimen hau 
aurrera ateratzen duzueoni!

[1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-February/003753.html

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago