[Librezale] Thunderbird 6.0.2: errata bat

Lore Azkarate lazkarate a bildua uzei.com
Ast, Ira 15, 14:31:51, CEST 2011


Egun on,

Mozilla Firefox eta Thunderbird erabiltzen ditut lanerako eta oso 
gustura nago bi programekin. Lan bikaina ari zarete egiten.

Gaur, hala ere, akats txiki bat ikusi dut Thunderbird-en eta jakitera 
eman nahi dut, konpondu ahal izan dezaten.

Ez dakit zerrenda hau egokia den  honelako gaietarako, baina, badaezpada 
ere, saiatzera noa.

Kontua da, sarrerako ontzian daukadan mezu baten gainean eskuin-klika 
egitean azaltzen diren aukeretako bat "Aurrera" dela.

Baina komando horrek mezua BIRBIDALTZEKO leihoa irekitzen du. Beraz, 
ematen du "Forward"en okerreko adiera hartu dela:

forward = birbidali (norberak hartu duen mezu bat beste norbaiti bidali)
forward = aurrera (arakatzaileko edo elkarrizketa-koadroko botoia, 
hurrengo leihora eramaten duena)

Hemen ikus dezakezue irudia:
http://screencast.com/t/p1SNC5J8IkPb

-- 
Lore Azkarate





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago