[Librezale] Telefonoan euskarazko hitzen predikzioa nahi?

txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ira 15, 09:47:52, CEST 2011


On Thu, 15 Sep 2011 08:03:50 +0200, Ander Elortondo wrote:
> Aupa!
>
>
> laguntzeko Android 2.1 (edo berriagoa!!) sistemadun sakelekoa behar 
> da.
>
> Nire trasto zaharrak sistema eragilerik ote du?  :-D :-D :-D
>
> "norbaitek" aurreratu dit euskaltel izan dela Eusko jaurlaritzako
> lehiaketaren irabazlea auzo guneetara internet eramateko. (wimax)
> Sare honen abiadura 1Mbetik gutxienez 3Mbera  igoko dela aurreikusten
> duelarik.
> Hau emango bada, oraingo ADSL 6 aldatu eta sakelekoan internet
> izateko aukera aztertuko nuke. (etxekoa konpainia honekin izanez gero
> hainbat sakelekotan dohain ematen baitu internet)
>
> izan libre (telefonoarena ere bai) izan euskaldun (telefonoan ere 
> bai)
> Ander.
>
>
> 2011/09/14 23:27(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Albiste hau agertu da Sustatun eta Librezaleko helburua, ondo ulertu
>> banuen, teknologia berrietan euskararen normalkuntza lortzea edo
>> horretan laguntzea denez, gai honek posta zerrenda honetan mezu bat
>> merezi zuela pentsatu dut:
>> http://sustatu.com/1315403321

Bai Ander, ni berdintsu nabil. Ez daukat smartphonik baina etorkizunean 
bat erabiltzea pentsatzen ari naiz. Ikerketa batzuren arabera gainera, 
2014an Interneteko sarbidea telefonoekin egiten dutenak ordenagailu 
arruntekin egiten dutenen bestekoa izango da: (8. orrialdea)
http://www.morganstanley.com/institutional/techresearch/pdfs/Internet_Trends_041210.pdf

Baina beno, gaiz kanpo galbiltzalakoan nago :-) Euskaraz dabiltzan 
telefonoei dagokionez, nik erabiltzen dudan Nokia 2630a euskarazko 
menuak dauzka eta hitzen predikzioa ere euskaraz dauka (Eusko 
Jaurlaritzari esker), baina software jabeduna duela ulertzen dut. Beraz, 
guk ezin dugu inolako ekarpenik egin eta enpresak edozein momentutan 
funtzionalitatea kendu eta ezer gabe geratu gaitezke. Androidentzako 
Swiftkey delakoa ere software jabeduna ei da eta beraz, naiz eta orain 
jendeak funtzionalitatea hobetzen laguntzea uzten duten, etorkizunean 
edozer gertatu daiteke eta ez daukagu inolako bermerik.

Euskaltzalea naiz eta software askearen aldekoa naiz (hemen gauden 
guztiok bezala), baina kasu berezi batzuetan kontzezioak egin behar 
izaten ditut nire eguneroko bizitzan (hori ere guztioi gertatuko 
zaigulakoan nago). Kontua da nire aisialdiko denbora eta lana "oparitu" 
egiten dudanean euskararekin edo softwarearekin zerikusia duten gauzetan 
denean, kasu berezi batzuetan, parte hartu ala ez zalantzak sortzen 
zaizkidala. Ziur honetan ere bakarra ez naizela...

Facebook erabiltzen nuenean (orain ia sartu ere ez naiz egiten), 
zalantzak izan nituen eta azkenean, naiz eta software jabeduna eta 
zerbitzu itxia izan, Facebook euskaratzen laguntzea erabaki nuen. Eta 
horretan aritu nintzen. Orain ere euskaraketan laguntzeko tentazioa 
izaten dut, lan horretan laguntzeko sistema ikaragarri erosoa bait da. 
Ni CrabGrass (Riseup) eta Elgg (N-1) sistemen aldekoa naiz, baina 
hainbeste jendek Facebook delakoa erabiltzen duenez, eta sistema hori 
euskaratzeko aukera askaintzen zenez, oraingoz behintza kontzezio bat 
egin behar nuela erabaki nuen. Baina etengabe ditut zalantzak...

Android-eko programa horrekin berdin gertatzen zait. Badago Androiden 
euskarazko hitzen predikzioa egiten duen softwarerik librea dena? Ez? 
Bai? Ez egotekotan zer egin, software hori sortu, moldatu, garatu ala 
dagoeneko erabiltzen den beste bat euskaratzen lagundu, naiz eta sistema 
hori librea ez izan?

Twitter vs. StatusNet (Identi.ca) gurutzebidea antzekoa da. Aukera 
bakoitzaten xehetasun txikiek (eta baita egunean dudan animoak ere), 
bide batetik joatera edo bestetik joatera bultzatzen naute. Gurutzebide 
berdinean batzutan alde batetik joatea eta bestetik joatea ez zait 
iruditzen teknologia berrietan euskararen normaltasuna lortzeko 
estrategiarik egokiena. Baina onartu beharra dut behin baino gehiagotan 
estrategia hori (edo hobe esanda estrategia ez hori) praktikatzen dudala 
kasu berezi hauetan.

Horregatik nire txapa hau. Zuek zer deritzozue guzti honi? Zein 
estrategia erabiltzen duzue?

Txopì.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago