[Librezale] Thunderbird 6.0.2: errata bat

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 15, 20:28:51, CEST 2011


Aupa Lore aspaldiko :)

Lore Azkarate<lazkarate a bildua uzei.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
iraren 15a 14:31):
> Egun on,
>
> Mozilla Firefox eta Thunderbird erabiltzen ditut lanerako eta oso gustura
> nago bi programekin. Lan bikaina ari zarete egiten.
>
> Gaur, hala ere, akats txiki bat ikusi dut Thunderbird-en eta jakitera eman
> nahi dut, konpondu ahal izan dezaten.
>
> Ez dakit zerrenda hau egokia den  honelako gaietarako, baina, badaezpada
> ere, saiatzera noa.

Bai, toki egokira etorri zara.

> Kontua da, sarrerako ontzian daukadan mezu baten gainean eskuin-klika
> egitean azaltzen diren aukeretako bat "Aurrera" dela.
>
> Baina komando horrek mezua BIRBIDALTZEKO leihoa irekitzen du. Beraz, ematen
> du "Forward"en okerreko adiera hartu dela:
>
> forward = birbidali (norberak hartu duen mezu bat beste norbaiti bidali)
> forward = aurrera (arakatzaileko edo elkarrizketa-koadroko botoia, hurrengo
> leihora eramaten duena)
>
> Hemen ikus dezakezue irudia:
> http://screencast.com/t/p1SNC5J8IkPb

Arrazoi duzu eta, Thunderbird Conversations gehigarria erabiltzen hasi
arte ez naiz honetaz konturatu. Ziurrenik kate berriak elkartzean
erabilitako tresnak automatikoki parekatu duela 'forward' aurretik
eginda zegoen beste itzulpen batekin.

Thunderbirden hurrengo bertsiorako konponduta egongo da (7a hilabete
bukaeran ateratzekoa da).

Eskerrik asko abisuagatik ta ondo segi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago