[Librezale] itzulpen batekin zalantza
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Ira 6, 10:19:46, CEST 2011
Kaixo Ander.
Beno, Sarasolak milaka proposamen egin ditu eta batzuk beste batzuk baino
harrera hobea izan dute eta izango dute. Dena den, nago bere proposamenen
atzetik hausnarketa luzeak eta sakonak daudela, zuk gorago egin duzuna ere
bai.
Iraungi, marguldu, histu ez dira gaur egun eguneroko hitzak baina horietako
bat, --bai, ahal izanez gero, bat eta bakarra-- behin eta berriro erabiltzen
hasiko bagina ingelez hiztunentzat fade hori bezain ulerterraza bihurtuko
litzateke.
Irtenbide errazagoak ere bila daitezke, --fade: pixkanaka ilundu--, esate
baterako. Baina niri Euskaltzaindiak erakusten duen bidetik joatea gustatzen
zait, eta besterik ezean, hiztegigintza kontuetan, Sarasolari
jarraikitzearen aldekoa nauzu.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110906/03b432ff/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago