Kaixo Ander.

Beno, Sarasolak milaka proposamen egin ditu eta batzuk beste batzuk baino harrera hobea izan dute eta izango dute. Dena den, nago bere proposamenen atzetik hausnarketa luzeak eta sakonak daudela, zuk gorago egin duzuna ere bai.

Iraungi, marguldu, histu ez dira gaur egun eguneroko hitzak baina horietako bat, --bai, ahal izanez gero, bat eta bakarra-- behin eta berriro erabiltzen hasiko bagina ingelez hiztunentzat fade hori bezain ulerterraza bihurtuko litzateke.

Irtenbide errazagoak ere bila daitezke, --fade: pixkanaka ilundu--, esate baterako. Baina niri Euskaltzaindiak erakusten duen bidetik joatea gustatzen zait, eta besterik ezean, hiztegigintza kontuetan, Sarasolari jarraikitzearen aldekoa nauzu.