[Librezale] itzulpen batekin zalantza

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
As, Ira 6, 10:03:49, CEST 2011


Kaixo Gorka,

  Sarasolari errespetu guztiaz, ez da eta ez da niretzat "autoritate" bat
izango. Euskalgintza ikuspegi batetik nahiko urruti gaude.
(euskalkien erabilera eta euskara erabileraren inguruan antipodetan gaude
besteak beste)
Hizkuntza bizia da eta bizia izan behar du bizi behar bada. Liburuetan,
informatikan eta kalean.

Gaur egungo hitz eratorriekin esanda, utz ditzagun geek-keriak eta
frikikeriak. Zuzena bai, baina batez ere ulergarria eta erabilgarria behar
du izan hizkuntza bestela erabiltzaileek arrotza hautatuko dute.

  Ezin dugu euskararen erabilera ekidin eta gero erabilera faltagatik negar
egin.

izan libre izan euskaldun!
Ander.



2011/9/6 Gorka Azkarate Zubiaur <gorkaazkarate a bildua gmail.com>

> Zehazki hiztegiari begira, desvanecer, color; (hau da ingelesezko fade
> hori): marguldu, histu *goi.*
>
> Nire ustez Sarasolaren proposamenak kontuan hartzekoak dira beti, eta kasu
> honetan, proposamenak oso ohikoak ez badira ere, ere bai.
>
> Nik nahiago nuke argia argitasuna baino. Xinpleagoa. Nire
> proposamena: atzeko planoko argia.
>
> Slide: irristatu + 1
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110906/c905931d/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago